Agenda
Azpilagañako ezpata-dantza
2022/12/23 18:00
Iruñea, Azpilagaña
Azpilagañako ezpata dantza plazaratuko dute Oberenako dantzariek. Ezpata dantzaren aurretik, Oberenako gazteek Olentzero eramanen dute Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barna. Bertso eta dantzen truke, jatekoa eta edatekoa eskainiko diete auzoetako eragile, ostatu eta familiek.
- 16:00 Kalejira Olentzerorekin Oberenatik Azpilagañara
- 18:00 Azpilagañako ezpata-dantza
- 18:30 Azpilagañako Olentzeroren kalejira
Lo que pasa mientras eta Remedios Vals
2022/12/23 19:00
Donostia, Tabakalera
Analógica Konpainia: Lo que pasa mientras
Sorkuntza prozesuan dagoen duo koreografiko bat da, Rocio Tejedak eta Olaia Vallek sortua, Cía Analógicaren bidez. Mugimenduaren artea oinarri izanda, erorketari buruzko ikerketa zizelkatu bat egitea dute helburu. Piezaren asmoa esperientzia iraunkor bat sortzea da; hainbat espaziotara egokitu eta hainbat kolektiborekin partekatu ahal izango dena. Prozesu honen bidez, erorketan murgiltzea bilatzen dugu, ezereza onartuz, erortzen utziz, hutsera. Xehetasun txikietan arreta jartzea da ideia nagusietako bat, eszena sinplifikatuz, komunitatea sortuko duen espazio eta soinu-giro bat bilatuz, eta gure arteko zaintzaren beharra balorizatuz.
- Sorkuntza eta antzezleak: Rocío Tejeda eta Olaia Valle
- Iraupena: 16 minutu
Jone Amezaga eta Manu Gaigne: Remedios Vals
Ideia sortzea – denbora – ideia suntsitzea. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da. Guk bals batekin erantzuten dugu zentzugabekeriaren erreinuan topo egin arte. Bilatu eta bilatu, probatu eta probatu. Eta hala ere, hasierako ideiara itzultzeko sentsazioarekin. (Edo) ideia ona da, (edo) ez duzu hoberik. 3/4ko konpasez betetako zentzugabekeriak hunkitu egiten gaitu, mugitu egiten gaitu. Bare dagoenean itsasoa mugitzen den bezala. Etengabe deszifratzen dugu gure hizkuntza, lortzen dugu eta berriro hasten gara. Arriskatu gaitezen gure kodea biluzik eta gordinik erabiliz. Sagarra laguntzeko itxaropenarekin. Hau Remedios Vals da, dantzatuko dugu?
- Sorkuntza eta antzezleak: Jone Amezaga del Frago eta Manu Gaigne Beobide
- Iraupena: 13 minutu
Ekitaldi hau Katapulta plataformak sustatuta dago, Kutxa Fundazioa-ren kolaborazioarekin eta babesarekin.
Intxaur-hauskailua
2022/12/23 19:30
Gasteiz, Principal Antzokia
I. Txaikovskiren musika apartari esker, Intxaurhauskailua balletik Gabon-girokoena da. San Petersburgon estreinatu zuten 1892an. Nazioarteko Balletak klasiko handi honen bertsioa eskainiko digu, nazioarteko bakarlari bikainen eta Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarria lagun.
Gabon gau zoragarria bizitzen ari da Marie, Drosselmeyer-en magiari esker. Amets horretan, protagonistak sagu gaiztoen eta berunezko soldaduen gudua ikusiko du. Marieren jostailuen arteko Intxaur-hauskailua printze eder bihurtuko da, eta, biak elkarrekin, Jauregi Magikora iritsiko dira, lur elurtuetan barrena. Bertan, jostailuak biziberritu egingo dira eta festa ahaztezina gozatuko dute.
Fitxa
- Musika: P. Tchaikovsky
- Koreografia: M. Petipá (versión A. Sharaev y Mariana Rusu)
- Bakarlariak: Tatiana y Nikolay Nazarchevich, Sergey Iliin, Mariana Rusu, Liza Savina, 40 artista eszenan.Ikuskizunean “Jose Urunuela” Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek parte hartuko dute.
X.Gabonetako dantza plaza
2022/12/23 20:00
Bizkaia plaza (Gallarta)
Kimua dantza kolektiboa: genEroa
2022/12/23 21:00
Azpeitia, Soreasu Antzokia
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke?
Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?
Dantza ikuskizunean, 7 interprete izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik.
Fitxa
- Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
- Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa, Eneko Balerdi Eizmendi
- Zuzendari eszenikoa: Kimua Dantza Kolektiboa & Kristina Ropero, Asier Iriarteren kanpo begiradarekin
- Dantzariak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
- Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa
- Emanaldiaren lekua: kalea
- Iraupena: 65 minutu
Dantzaleku: Areto dantzak
2022/12/23 23:00
Azpeitia, San Agustin Kulturgunea
Areto dantzak egiteko aukera; besteak beste, salsa eta bachata doinuak. Oraingoan gainera DJ Loren izango da diskoak jartzearen arduraduna.