Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Lo que pasa mientras eta Remedios Vals

Dokumentuaren akzioak

Lo que pasa mientras eta Remedios Vals

Noiz 2022/12/23
19:00
Non Donostia, Tabakalera
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Analógica Konpainia: Lo que pasa mientras

Sorkuntza prozesuan dagoen duo koreografiko bat da, Rocio Tejedak eta Olaia Vallek sortua, Cía Analógicaren bidez. Mugimenduaren artea oinarri izanda, erorketari buruzko ikerketa zizelkatu bat egitea dute helburu. Piezaren asmoa esperientzia iraunkor bat sortzea da; hainbat espaziotara egokitu eta hainbat kolektiborekin partekatu ahal izango dena. Prozesu honen bidez, erorketan murgiltzea bilatzen dugu, ezereza onartuz, erortzen utziz, hutsera. Xehetasun txikietan arreta jartzea da ideia nagusietako bat, eszena sinplifikatuz, komunitatea sortuko duen espazio eta soinu-giro bat bilatuz, eta gure arteko zaintzaren beharra balorizatuz.

  • Sorkuntza eta antzezleak: Rocío Tejeda eta Olaia Valle
  • Iraupena: 16 minutu

 

Jone Amezaga eta Manu Gaigne: Remedios Vals

Ideia sortzea – denbora – ideia suntsitzea. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da. Guk bals batekin erantzuten dugu zentzugabekeriaren erreinuan topo egin arte. Bilatu eta bilatu, probatu eta probatu. Eta hala ere, hasierako ideiara itzultzeko sentsazioarekin. (Edo) ideia ona da, (edo) ez duzu hoberik. 3/4ko konpasez betetako zentzugabekeriak hunkitu egiten gaitu, mugitu egiten gaitu. Bare dagoenean itsasoa mugitzen den bezala. Etengabe deszifratzen dugu gure hizkuntza, lortzen dugu eta berriro hasten gara. Arriskatu gaitezen gure kodea biluzik eta gordinik erabiliz. Sagarra laguntzeko itxaropenarekin. Hau Remedios Vals da, dantzatuko dugu?

  • Sorkuntza eta antzezleak: Jone Amezaga del Frago eta Manu Gaigne Beobide
  • Iraupena: 13 minutu

Ekitaldi hau Katapulta plataformak sustatuta dago, Kutxa Fundazioa-ren kolaborazioarekin eta babesarekin.

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930