Agenda

La Pulga: Berriketan

Noiz

2022/12/18 00:00

Non

Ziortza-Bolibar

Berriketan flamenkoa eta txalaparta fusionatzen dituen proiektua da, 2008tik aurrera sorturikoa, taldeko kideek flamenkoa eta txalaparta fusionatzeko zuten interesa zela medio.

Proiektua, batez ere, perkusioarekin eta dantzarekin hasi zen; baina aurrerago, musika-tresna melodikoak (esaterako, gitarra) eta kantuak sartzeko beharra ikusi zuten.  

Ikuskizunean urtebetez edo gehiagoz lan egin ondoren, zuzeneko emanaldiak egiten hasi ziren, eta, publikoaren aldetik, oso erantzun ona izan dute.

Gaur egun, proiektuan lanean jarraitzen dute, zuzeneko emanaldietan nahiz konposizio berrietan.

  • Egilea: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Koreografoak: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Zuzendaritza eszenikoa: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Ekoizpena: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Musika: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Musika zuzendaritza: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Soinu teknikaria: Jordi
  • Interpreteak: 
  • Txalaparta: Mikel Aveiro eta Adrián Larrañaga
  • Gitarra: Aitor Escobar
  • Ahotsa: Angel López de Toro
  • Perkusioa: Jose Gil "Giliyo"
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras "La Pulga"
  • Iraupena: 75'

Irakurri gehiago

Aiko taldea: Dantzazale Eguna

Noiz

2022/12/18 13:00

Non

Ondarrun

DANTZAZALE EGUNA ONDARRUN, 13:00 Kalekutzin, 14:30 Beikozinin

DANTZAZALE EGUNA AIKO TALDEA

 

Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da... bueno, bidezkoa baino, beharrezkoa. Eta horregatik, aspaldi ospatzen ditugu dantzazale egunak, dantzariak garelako baina batez ere dantzazaleak! Eta oraingoan Ondarrura gatoz, herri kantari eta dantzaria, egun ederra elkarrekin pasatzeko asmoarekin, gabonetarako entrenamendu gisa.

13:00 Kalekutzin, kale-gurutzean hasita dantza-kantu-poteoa

14:30 Beikozinin txakoli gonbitea

15:00 Km0 (zero patatero) bazkari herrikoia berton, bertokoak, bertoko jakiak bertokoentzan prestaturik

Bazkarian izena emateko, zure izen abizenak adieraziz, 35 € sartu abenduak 12 baino lehen, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES85 2095 0233 10 910994 3783

17:00 Dantzaldi erromeria MUNDIALA

Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidarekin.

Bizkaiko Gaiteroak

AIKO Taldea

20:00 jai amaiera "Mi carro"rekin

 

HEMEN BILBOTIK ONDARROARA AUTOBUSEN ORDUTEGIAK

HEMEN ONDARROATIK BILBORA AUTOBUSEN ORDUTEGIAK

Irakurri gehiago