Agenda
Haatik: Ur Bizitan
2022/11/27 00:00
Villabona, Gurea Antzokia
Zer da garapena?
Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
bere etxetik alde egitera?
bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera?
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.
Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.
Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.
Fitxa
- HASIERAKO IDEIA ETA ABIAPUNTUAREN PLANTEAMENDUA: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
- GIDOIA: Koldo Izagirre
- ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Aiert Beobide
- MUSIKA: Pascal Gaigne
- ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Olatz Beobide
- PRODUKZIOA: Iurre Aranburu
- JANTZIAK: Ramón García
- DANTZARIAK: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
- MUSIKARIAK: Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.
- TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide
- ZERBITZU TEKNIKOA: Eragin STAC
Verdini: Hotzikara
2022/11/27 18:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Verdini Dantza Taldea gaitasun desberdinez osaturiko taldea da eta bertako dantzakideak maitasun handi batek elkartzen ditu: dantzarekiko maitasuna. Urteetan zehar, Verdini dantza taldeak dantzari handiak direla erakutsi digu. Oso modu berezi eta benetakoan dantzatzen dute, eta nola mugitzen diren ikusteak izugarrizko hotzikara eragiten digu bihotzean. Indarra eta adorea dute agertoki batera igo eta beraien burua diren bezala azaltzeko, inguruan dituzten pertsona guztiak partaide eginez.
Ikuskizun honi esker, Verdini dantza taldeak gonbidatzen gaituen mundu liluragarri batean murgilduko gara, ikus-entzunezko baten bidez. Gogoeta ugari biltzen dira ikus-entzunezko horretan. Eta, nola ez, beraiei esker gure goputzean hotzikara sentitzeko aukera izango dugu. Verdini dantza taldea osatzen duten dantzari bikain hauei esker.
Konpainia: Verdini Dantza Taldea Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica Jantziak: Rosi Mirás Argiztapena: Javier Candela Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Leire Zabala, Isabel Verdini
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
2022/11/27 19:00
Elgeta, Espaloia
- Azaroak 26, larunbata, 10:00-13:30, Elgeta
Erakustaldi praktikoa egingo du bigarren partean: egitasmo honetarako landutako 25 dantza-proposamenak aurkeztuko dira; horien nondik-norakoak azaldu eta dantzan probatzeko asmoa du Monterok.
- Azaroak 27, igandea, 19:00etan, Elgeta
Bigarren egunean jendaurreko aurkezpen-dantzaldia egingo da Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Aurkezpen labur baten ondoren, dantzaldi bezala proposatuko da, egitasmoan bildutako hainbat dantza-proposamen zuzenean dantzatuta. Zuzeneko musikaz izango da: alde batetik Alboka taldea, talde honek sortu edo grabatutako hainbat doinu erabili baitira egitasmorako, eta bestetik, Iker Allur soinujolea ere bertan izango da, Monterok proiekturako propio moldatutako doinuak jotzen.
Informazio gehiago: Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
Herrixa Dantzan
2022/11/27 19:00
Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
Euskal Herriko plazetarako dantza berriak proiektuaren jendaurreko aurkezpena.
Musika zuzenean:
- Alboka taldea
- Iker Allur
Antolatzaileak:
- Herrixa Dantzan
- Gipuzkoako Dantzagunea
- Dantzan Ikasi
Laguntzailea: Elgetako Udala
Informazio zabalagoa hemen:
https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/euskal-herriko-plazetarako-dantza-berriak
Gaztedi: Eusko Ederti. Denboraren harian dantzan. 70+1. urteurrena
2022/11/27 19:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
71 urte, 8 belaunaldi eta 150 dantzari baino gehiagok bere izatearen barneak erakutsiz.
1951. Urtean, “TALDE GAZTE” izena zuen euskal dantza taldea sortu zen Bilboko Santutxu auzoan, gerora “GAZTEDI DANTZARI TALDEA” izena hartu zuena. Gaztedi euskal folklorearen bilketa, transmisio, hedapen eta ikerketaren historian beharrezko erreferentzia puntu bilakatu da. Bilbo mailan ez ezik, inguruko geografian ere modu ezberdinetan lortu du bere funtzioa betetzea: orain arte ikasitakoak datozen belaunaldiei irakatsiz, ekitaldi eta dantza ikuskizunak eskainiz, ekimen handietan parte hartuz… betiere autogestioan oinarrituta. Gaztediren egitekoa haur zein gazteei zuzendutako euskal dantza ikastaroekin osatzen da, haiek baitira biharko Gaztedi osatuko dutenak.
Aurten 71. urteurrena denez, ospakizunez jositako programazio oparoa eskaintzen ari da Gaztedi.’ Ikuskizun honetan, Gaztedi Dantzari Taldearen ateak zabaldu eta barrura salto egiteko aukera paregabea izango da.
Kamikaze Producciones eta Teatro de la Abadía: Finlandia
2022/11/27 19:00
Iruñea, Gayarre Antzokia
KAMIKAZE PRODUCCIONES
Fitxa
- Egilea: Pascal Rambert
- Zuzendaritza: Pascal Rambert
- Antzezleak: Irene Escolar, Israel Elejalde, Julia Rodríguez/Noa García
Helsinkiko hotel bateko logela. Israel Madrildik joan da Irenerekin duen harremana argitzen saiatzeko. Irenek pelikula bat filmatzen ari da hirian. Urte askotan zehar elkarrekin bizi ondoren, iraganari eta, batez ere, etorkizunari buruzko ikuspuntu desberdinak aurrez aurre jartzen dituzte. Alabaren zaintza eztabaidatzen duten aita eta ama dira. Esan daiteke une horretan bertan giza espeziearen zatirik itsusiena ikusten dugula.
Pascal Rambert, 2016an Akademia Frantsesaren Antzerki Saria jaso zuena, karga emozional handiko antzezlan honekin itzuli da bere bi aktore «fetitxe»-etakorekin.