Agenda

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak

Noiz

2022/11/26 10:00

Non

Elgeta, Espaloia

  • Azaroak 26, larunbata, 10:00-13:30, Elgeta
Hausnarketa-solasaldi batekin abiatu nahi du saioa Patxi Monterok. Dantzaldietako errepertorioa globalizatu eta estandarizatzen joan dela sumatzen du. Testuinguru horretan aniztasun edo berritasun bila erabili ohi diren estrategiak, eta haien gaineko hausnarketa partekatu nahi du. Gogoeta horretatik abiatuta, Euskal Herriko plazetarako dantzak zentzuz sortzea eta eta sorkuntza sustatzea proposatzen du.
 

Erakustaldi praktikoa egingo du bigarren partean: egitasmo honetarako landutako 25 dantza-proposamenak aurkeztuko dira; horien nondik-norakoak azaldu eta dantzan probatzeko asmoa du Monterok.

 

  • Azaroak 27, igandea, 19:00etan, Elgeta

Bigarren egunean jendaurreko aurkezpen-dantzaldia egingo da Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Aurkezpen labur baten ondoren, dantzaldi bezala proposatuko da, egitasmoan bildutako hainbat dantza-proposamen zuzenean dantzatuta. Zuzeneko musikaz izango da: alde batetik Alboka taldea, talde honek sortu edo grabatutako hainbat doinu erabili baitira egitasmorako, eta bestetik, Iker Allur soinujolea ere bertan izango da, Monterok proiekturako propio moldatutako doinuak jotzen.

 Informazio gehiago: Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak

Irakurri gehiago

Arrola dantza taldearen 80 urteak

Noiz

2022/11/26 11:00

Non

Baigorri, Plaza/Plaza Xoko

Egitaraua

  • 11:00 Desfilea Baigorriko karriketan, elizako plazatik pilota plazara.
  • 12:00 Jauziak taldeak emanik.
  • 13:00 Zintzur eskainia bustitzea Plaza xokon.
  • 14:00 Bazkaria.
  • 17:00 BILABAL taldearen emanaldia.
  • 21:00 Dantzaldia KONTRABANDA taldearekin.

Irakurri gehiago

Verdini: Hotzikara

Noiz

2022/11/26 18:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Verdini Dantza Taldea gaitasun desberdinez osaturiko taldea da eta bertako dantzakideak maitasun handi batek elkartzen ditu: dantzarekiko maitasuna. Urteetan zehar, Verdini dantza taldeak dantzari handiak direla erakutsi digu. Oso modu berezi eta benetakoan dantzatzen dute, eta nola mugitzen diren ikusteak izugarrizko hotzikara eragiten digu bihotzean. Indarra eta adorea dute agertoki batera igo eta beraien burua diren bezala azaltzeko, inguruan dituzten pertsona guztiak partaide eginez.

Ikuskizun honi esker, Verdini dantza taldeak gonbidatzen gaituen mundu liluragarri batean murgilduko gara, ikus-entzunezko baten bidez. Gogoeta ugari biltzen dira ikus-entzunezko horretan. Eta, nola ez, beraiei esker gure goputzean hotzikara sentitzeko aukera izango dugu. Verdini dantza taldea osatzen duten dantzari bikain hauei esker.

Konpainia: Verdini Dantza Taldea Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica Jantziak: Rosi Mirás Argiztapena: Javier Candela Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Leire Zabala, Isabel Verdini

Irakurri gehiago

Itzuli: Oihana

Noiz

2022/11/26 18:30

Non

Larresoro, Herriko gela

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.

Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta 10 urtetik aurrerako pertsona orori gomendatua dago.

Fitxa

  • Taula zuzendaritza: Maryse Urruty
  • Antzezle  dantzariak: Barbara Rivas – Joana Olasagasti – Arantxa Hirigoyen
  • Eszenografia: Fran Dussourd
  • Musika: Paola Olaz
  • 10 urtetik goiti
  • Iraupena: 60’

Irakurri gehiago

Brodas Bros: Around the world

Noiz

2022/11/26 19:00

Non

Santurtzi, Serantes

Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.

Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperien­tzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

Irakurri gehiago

Mar-Mar: Besarkada

Noiz

2022/11/26 19:00

Non

Zigoitia, Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa)

*Bideart 2022ren barruan

Besarkada kontenplaziorako, isiltasunerako tartea da. Gelditasun egoeran diren gorputzak, irudiak, ikuspegi infinitukoak. Xehetasun bakoitza 360° -tan ageri da. Bi emakumeren bikote lana, bi eskultura, bidaian zehar bidelagun izango dugun soinu paisaian bilduta; gure bizitzetako besarkada infinituetan gorde izan ditugun emozioak gogorarazten dizkiguten irudiz betetako lana.

Fitxa

  • Egilea: Nerea Martinez
  • Zuzendaria: Matxalen Bilbao
  • Koreografia artistikoa: Matxalen Bilbao
  • koreografia: Nerea Martínez, Natalia García, Matxalen Bilbao
  • Dantzariak: Nerea Martínez Martín, Natalia Garcia Muro
  • Emanaldietarako lekua: Aretoa
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
  • Beharrezkoa den gutxieneko espazioa: 6m x 6m x 3m

Nerea Martínez Martín

Portugaleten jaioa, Elai-Alai euskal dantza eta musika taldean hasi zen dantzan Nerea.

Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen Dantza Klasikoan, eta Matxalen Bilbaorekin, aldiz, Dantza Garaikidean. Heziketa Fisikoko Irakaskuntzan Diplomatua, dantzaren munduan sakontzea erabaki eta Burgoseko Dantza Eskola Profesionalean ikasi zuen, azken urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jasoz.

Euskal Herriko eta Europa osoko maisu-maistra eta koreografoengandik ikasi du, Euskal Herriko, Suitzako eta beste hainbat herrialdetako konpainientzat dantzari bezala lan eginez.

Koreografo gisa ireki duen atal berri honetan, bakarkako proiektu baten erantzukizuna hartu du Biraka lanarekin. Aurretik, beste sortzaile batzuekin elkarlanean sortu izan ditu bere lanak.

Irakurri gehiago

iXa Mugimenduaren Unibertsoa: Aitzindariak

Noiz

2022/11/26 20:00

Non

Amurrio, Amurrio Antzokia

Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.

Fitxa

  • Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
  • Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
  • Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
  • Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
  • Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
  • Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Argazkiak: Blanca Razquin

Irakurri gehiago

Ballets Jazz Montréal: Essence

Noiz

2022/11/26 20:00

Non

Iruñea, Gayarre Antzokia

Quebeceko konpainia Gayarre Antzokira itzuliko da, eta Europan egingo duen bira berrian estatu mailan egingo duen emanaldi bakarra izango da. Essence aurkeztuko du, 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren parte den ikuskizuna. Bere hiru koreografo buru dituen proiektua da: Ausia Jones estatubatuarra eta Crystal Pite eta Aszure Barton kanadarrak. Hiru pieza horiek erakundearen sustraiak omentzen dituzte, baina, aldi berean, beldurrik gabe aztertu nahi dituzte hurrengo mende erdirako ikuspegi artistiko berritua zabaltzea ahalbidetuko duten ideia berriak.

Ausia Jonesen We Can 't Forget What' s His Name ziurgabetasunaren eta horrek gure bizitzetan sortzen dituen muturreko emozioen ideiaren inguruan lan egiten du; Crystal Piteren Ten Duets on a Theme of Rescue lanak hamar bikoteren interpretazioaren bidez bi pertsonaren arteko erreskateak irudikatzen dituen alderdi ezberdinen ikuspegi oso pertsonala eskaintzen du, eta Aszure Bartonen Les Chambres des Jacques lanak koreografoaren eta dantzarien arteko lotura modu berritzaile eta sentsualean ikusten da, eta harridura eta emozioz beteriko eszenaratzea du.

 

Fitxa

  • Iraupena: 90 minutu
WE CAN 'T FORGET WHAT' S HIS NAME
  • Koreografia: Ausia Jones.
  • Musika: Jasper Gahunia.
  • Argiztapena: Claude Plante. 
  • Jantziak: Anne-Marie Veevaete.
  • Iraupena: 22 min.

THEME OF RESCUE
  • Koreografia: Crystal Pite.
  • Stagerra: Cindy Salgado.
  • Musika: Solaris by Cliff Martinez.
  • Argiztapena: Jim French.
  • Jantziak: Linda Chow.
  • Iraupena: 14 min.

LES CHAMBRES DES JACQUES
  • Koreografia: Aszure Barton.
  • Laguntzailea: Andrew Murdock.
  • Musika: Gilles Vigneault, Antonio Vivaldi, Les Yeux Noirs, The Cracow Klezmer Band & Alberto Iglesias.
  • Argiztapena: Daniel Ranger.
  • Jantziak: Anne-Marie Veevaete.
  • Iraupena: 36 min.

Dantzariak: Gustavo Barros, Yosmell Calderon Mejias, John Canfield, Diana Cdeno, Astrid Dangeard, Hannah Kate Galbraith, Shanna Irqin, Ausia Jones, Austin Lichty, Marcel Mejia, Andrew Mikhaiel, Eden Solomon.

 

 

Irakurri gehiago

Circle of Trust & Logela: Su(i)rrealismo

Noiz

2022/11/26 20:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

30ko hamarkadan bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Pariseko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren, eta horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logelak eta CIRCLE OF TRUST taldeek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SU(I)RREALISMOA

Fitxa

  • Zuzendaritza Artistikoa: Imanol Garaizabal & Juan Manuel Aragón
  • Zuzendaritza Koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”
  • Dantzariak: Francisco Sanchez, Abel Escribano, Diego Bayona, Albert Pardo, Marcos Pardo
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Eszenografia: Logela Multimedia
  • Ikus-entzunezko Zuzendaritza: Imanol Garaizabal
  • Soinua: Ander Garaizabal & DJ PUT1
  • Ekoizpen teknikoa: Karlos Gomez
  • Argiztapena: Fermín Izko
  • Iraupena: 55 min.

Irakurri gehiago

Oinak Arin: Eta orain zer?

Noiz

2022/11/26 20:30

Non

Hazparne, Mendeala

Oinak Arin dantza taldeak, Eta Orain Zer? ikusgarria udan eman zuen lehen aldiz. Elkartearen 60 urteentzat sortu zuten ikusgarria, berriz proposatzen dute, azken aldiz asteburu honetan. Azaroaren 26an larunbatean Hazparnen izango da, Mendeala gelan arratseko 20:30ean.

Irakurri gehiago