Agenda

Pastorala: Maddiren trajeria

Noiz

2022/10/22 15:30

Non

Sara

Maddiren Trajeria pastorala eskainiko da urriaren 15ean eta 16an Zugarramurdin eta 22an eta 23an Saran.

"Gan den udazkenean proiektu eder bat ailegatu zitzaigun Xaretarat, Pastoral bat emateko erronka pullita bezain haundia, Pantxika Urruti gure errejentaren gidaritzapean. Jean Mixel Bedaxagar, Benito Lertxundi eta “Haizea” taldearen bidez ezagutzen ginuen “Maddi, oreina bilakatu zen neska”ren ixtorioa, “Ura ixuririk” kantu ezagunarekin, eta Gerardo Mungia “Pintxe”k bilakatu pastoralari ezin ezetzarik eman.Geroztik, hemen gaituzue Xaretako lau herrietako bizizaleak lan eta lan, mustrakak gure haitada bilakaturik, makilaren erritmoan firindaka, kantuan eta dantzan trebatzen gure hoberena bihotzez zuei eskeintzeko".

Informazio gehiago: Maddiren trajeria

Irakurri gehiago

Wettribute: Apolo

Noiz

2022/10/22 17:30

Non

Donostia, Kutxa Kultur Plaza

* LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Gizakiaren botere figuratiboa erraketa baten eta bihotz formako bere pilotaren arteko jokoa da, bere etsaiekin, arrazoiaren Adoniak, ikusi ondoren.

Irakurri gehiago

Oinkari: Gazte

Noiz

2022/10/22 18:00

Non

Durango, Auroba Abasolo parkea

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Irakurri gehiago

Alvaro Murillo: Flamenco futuro

Noiz

2022/10/22 18:30

Non

Donostia, Kutxa Kultur Kluba

* LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Etorkizunera begira, eredu motor errepikatuen sistematizazioa alde batera utzita, analisirik eta eraldaketarik gabe. Mugimendua da egia bakarra. Motrizitatea irudikatzeko eta aztertzeko bitarteko berriekin analogiak eraikitzen dira. Askatasun, abangoardia eta autokritikaz, Vicente Escuderoren flamenko dantzaren dekalogoa interpretatzen da.

Irakurri gehiago

Malandain: Euskal Hatsa

Noiz

2022/10/22 19:00

Non

Donostia, Okendo plaza

*Iturritik jaialdiaren barruan

Ikuskizun hau urriaren 19an, 22an eta 23an egongo da ikusgai.

Malandan Ballet Biarritz-ek bi koreografia dituen kale ikuskizuna aurkeztuko du, dantza munduko bi zuzendari esanguratsuen eskutik. Lehenengoa Claude Iruretagoyenak (Biarritzeko Maritzuli taldekoa) zuzenduko du; eta, bigarrena, Jon Maya Sein izango du gidari, La Valse-ko musikarekin. Guztira, 20 dantzarik Okendo Plaza agertoki bihurtuko dute.

Irakurri gehiago

LaMov: El Lago

Noiz

2022/10/22 19:00

Non

Andoain, Bastero Kulturgunea

El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.

Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
  • Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
  • Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
  • Iraupena: 65 min.

Irakurri gehiago

Nova Galega de Danza: Leira

Noiz

2022/10/22 20:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia

*Iturritik jaialdiaren barruan.

Gorpuzak eta lurrak beren arteko loturak estutzen dituzte, landa-lanen edertasun gogorrera eramaten gaituen dantza eta musika ikuskizun batean. Emakumea da lotura teluriko horren erdigunea; gau eta egun, lanaldiz lanaldi, urtaroen segida agortezin batean errepikatua. Eguzkia eta euria, haize izoztua, aire zabaleko paisaia gordinak... giza koreografia batek bakarrik habitatuak: nekazaritzako lanabesena, zamatzen eta arrastaka ari diren gorputzena, lurrean goldatutako ildoen artean dantzan dabiltzanena. Baina Leira eskuekin, gorputzez gorputz egindako lanaren alaitasun xume eta ausarta ere bada: Galizia denboragabe eta magiko baten ospakizuna.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jaime Pablo Díaz
  • Koreografia: Iker Gómez, Jaime Pablo Díaz
  • Dantzariak: Iván Villar, Pablo Sánchez / Ricardo Fernández
  • Dantzariak: Estefanía Gómez, Inés Vieites / Uxía Rivas
  • Eszenografía: Jaime Pablo Diaz
  • Musika konposizioa: Sergio Moure de Oteyza
  • Ahotsa eta zuzeneko musika: Rosa Cedrón
  • Ahotsak: Aida Tarrío
  • Perkusioak: Miguel Anxo López
  • Diseinua eta argiztapena: Antón Cabado
  • Jantzigintza: Erica Oubiña
  • Soinua: Alberto Beade
  • Ekoizpena: Nova Galega de Danza
  • Dosierreko argazkiak: Rubén Marta Ruso
  • Koordinatzailea: Mon Rivas
  • Prentsa eta banaketa: Kandengue Arts

 

Oharra

Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta dantzan espezializatutako zenbait gonbidaturekin bildu ahal izango dira antzokiko Klub Aretoan, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. Iraupena: 60 minutu.

Irakurri gehiago

Gastón Core: The Very Last Northern White Rhino

Noiz

2022/10/22 21:00

Non

Bilbo, Campos Eliseos

* 2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Iluntasunetik argitasunera egindako bidaia da The Very Last Northern White Rhino (Iparraldeko azken errinozero zuria). Munduak bizi duen kaosaren aurrean, bizitza ospatzen du, dantzaren bitartez. Dantza egin amaierara arte, hori delako, agian, dagoeneko egin daitekeen bakarra. Dantza urbanoko zenbait estilo ikertuz, bizitzatik eratorritako ospakizun-dantza aurkezten digute. Dantza garaikideko bakarkako honetan, nahastu egiten dira «soziala» eta «animalia», urbanoa eta paisaiarik malkartsuena, drama eta zoriontasuna; eta deseraiki egiten da dantza urbano desberdinen mugimendua.

Fitxa

  • Kontzeptua eta performance: Gastón Core
  • Antzezlea: Nicol Yao Dapre AKA Oulouy
  • Musika: Jorge de la Rocha
  • Bideoa: Alice Brazzit
  • Estilismoa: Eva Bernal
  • Argiztapena eta teknika zuzendaritza: Manuel Ordenavia
  • Koprodukzioa: GREC Festival, Sala Hiroshima
  • Laguntza: Centre Civic Barceloneta

Irakurri gehiago