Nova Galega de Danza: Leira

  • Nova Galega de Danza: Leira
  • 2022-10-22T20:00:00+02:00
  • 2022-10-22T23:59:59+02:00
  • *Iturritik jaialdiaren barruan. Gorpuzak eta lurrak beren arteko loturak estutzen dituzte, landa-lanen edertasun gogorrera eramaten gaituen dantza eta musika ikuskizun batean. Emakumea da lotura teluriko horren erdigunea; gau eta egun, lanaldiz lanaldi, urtaroen segida agortezin batean errepikatua. Eguzkia eta euria, haize izoztua, aire zabaleko paisaia gordinak... giza koreografia batek bakarrik habitatuak: nekazaritzako lanabesena, zamatzen eta arrastaka ari diren gorputzena, lurrean goldatutako ildoen artean dantzan dabiltzanena. Baina Leira eskuekin, gorputzez gorputz egindako lanaren alaitasun xume eta ausarta ere bada: Galizia denboragabe eta magiko baten ospakizuna. Zuzendaritza artistikoa: Jaime Pablo Díaz Koreografia: Iker Gómez, Jaime Pablo Díaz Dantzariak: Iván Villar, Pablo Sánchez / Ricardo Fernández Dantzariak: Estefanía Gómez, Inés Vieites / Uxía Rivas Eszenografía: Jaime Pablo Diaz Musika konposizioa: Sergio Moure de Oteyza Ahotsa eta zuzeneko musika: Rosa Cedrón Ahotsak: Aida Tarrío Perkusioak: Miguel Anxo López Diseinua eta argiztapena: Antón Cabado Jantzigintza: Erica Oubiña Soinua: Alberto Beade Ekoizpena: Nova Galega de Danza Dosierreko argazkiak: Rubén Marta Ruso Koordinatzailea: Mon Rivas Prentsa eta banaketa: Kandengue Arts   Oharra Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta dantzan espezializatutako zenbait gonbidaturekin bildu ahal izango dira antzokiko Klub Aretoan, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. Iraupena: 60 minutu.
Nova Galega de Danza: Leira
Noiz

2022/10/22 20:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia

*Iturritik jaialdiaren barruan.

Gorpuzak eta lurrak beren arteko loturak estutzen dituzte, landa-lanen edertasun gogorrera eramaten gaituen dantza eta musika ikuskizun batean. Emakumea da lotura teluriko horren erdigunea; gau eta egun, lanaldiz lanaldi, urtaroen segida agortezin batean errepikatua. Eguzkia eta euria, haize izoztua, aire zabaleko paisaia gordinak... giza koreografia batek bakarrik habitatuak: nekazaritzako lanabesena, zamatzen eta arrastaka ari diren gorputzena, lurrean goldatutako ildoen artean dantzan dabiltzanena. Baina Leira eskuekin, gorputzez gorputz egindako lanaren alaitasun xume eta ausarta ere bada: Galizia denboragabe eta magiko baten ospakizuna.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jaime Pablo Díaz
  • Koreografia: Iker Gómez, Jaime Pablo Díaz
  • Dantzariak: Iván Villar, Pablo Sánchez / Ricardo Fernández
  • Dantzariak: Estefanía Gómez, Inés Vieites / Uxía Rivas
  • Eszenografía: Jaime Pablo Diaz
  • Musika konposizioa: Sergio Moure de Oteyza
  • Ahotsa eta zuzeneko musika: Rosa Cedrón
  • Ahotsak: Aida Tarrío
  • Perkusioak: Miguel Anxo López
  • Diseinua eta argiztapena: Antón Cabado
  • Jantzigintza: Erica Oubiña
  • Soinua: Alberto Beade
  • Ekoizpena: Nova Galega de Danza
  • Dosierreko argazkiak: Rubén Marta Ruso
  • Koordinatzailea: Mon Rivas
  • Prentsa eta banaketa: Kandengue Arts

 

Oharra

Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta dantzan espezializatutako zenbait gonbidaturekin bildu ahal izango dira antzokiko Klub Aretoan, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. Iraupena: 60 minutu.