Agenda

Oihana Vesga: Altzoan altzoan esaten dit / Bragas y Celine

Noiz

2022/10/19 12:30

Non

Donostia, Tabakalera

*LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Sormen prozesua galdera zehatz batetik abiatzen da; zer esan nahi du emakume izanik akzioaren edo ekintzaren subjektua izatea, maiz objektu gisa errepresentatzen gaituen gizartean? Lanak score edo partitura baten egitura jarraitzen du, non ariketa bakoitzean mugimenduaren eta ahotsaren lanketaren bitartez plazerraren alderdi zehatzak uztartzen diren.

Irakurri gehiago

Malandain: Euskal Hatsa

Noiz

2022/10/19 18:30

Non

Donostia, Okendo plaza

*Iturritik jaialdiaren barruan

Ikuskizun hau urriaren 19an, 22an eta 23an egongo da ikusgai.

Malandan Ballet Biarritz-ek bi koreografia dituen kale ikuskizuna aurkeztuko du, dantza munduko bi zuzendari esanguratsuen eskutik. Lehenengoa Claude Iruretagoyenak (Biarritzeko Maritzuli taldekoa) zuzenduko du; eta, bigarrena, Jon Maya Sein izango du gidari, La Valse-ko musikarekin. Guztira, 20 dantzarik Okendo Plaza agertoki bihurtuko dute.

Irakurri gehiago

Urbeltzen Dantza Ganabara

Noiz

2022/10/19 19:30

Non

Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita.

Irakurri gehiago

Martin Harriague + Bilaka Kolektiboa: Gernika

Noiz

2022/10/19 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia

*Iturritik jaialdiaren barruan.

1937ko apirilaren 26an, astelehena, merkatu egun batean, hegazkin alemaniar eta italiarrek Gernika euskal herri txikia bonbardatzen dute. Lehen aldia da historia modernoan hiriko biztanleria bat nahitara eraila dela. Sarraski hau Espainiako Gerra Zibilean Franco jeneralarekin aliatua izan zen Hitlerrek bilatu zuen populazio zibila izutzeko.

Bilaka kolektiboak, Euskal Herriko dantza eta musika herrikoietan espezializatuak diren artista gazte batzuk biltzen ditu. Baiona-Hego Akitaniako Eszena nazionalarekin kide-artista da. Stéphane Garin eta Martin Harriague gonbidatzen dituzte Euskal Herriko zein Europako historiaren orrialde ilun baten esploratzeko: Gernikako bonbardaketa - eta horren bidez, gure garaiko gerren indarkeria salatu nahi izan dituzte.

Kultura herrikoia eta garakidearen arteko topaketa bat. Iraganari egin behako bat etorkizuna ikusteko...

  • Koreografia, eszenaratzea, dramaturgia, eszenografia, argien diseinua: Martin Harriague
  • Dantza / Danza: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Aimar Odriozola
  • Musika: Xabi Etcheverry Patxi Amulet eta Stéphane Garin-ekin
  • Akordeoia, teklatua, indiar harmonium-a, kantua: Patxi Amulet
  • Biolina, altoa, gitarra, soka pandereta: Xabi Etxeberri
  • Perkusioak: Stéphane Garin
  • Bertsoak: Odei Barroso
  • Irrati ahotsa: Oier Plaza Gartzia
  • Jantzigintza: Martin Harriague, Vanessa Ohl
  • Jantzien gauzatzea: Vanessa Ohl
  • Dekoratu eta osagarrien gauzatzea: Annie Onchalo, Frédéric Vadé, Gilles Muller
  • Ekoizpen delegatua: Baiona-Hego Akitaniako Eszena nazionala
  • Laguntza: OARA (Akitania Berria eskualdeko bulego artistikoak) / Kultura Ministerioa – DRAC Akitania Berria
  • Koprodukzioa: CCN-Malandain Ballet Biarritz – Pôle Chorégraphique Territorial / Le Parvis – Scène nationale de Tarbes / Théâtre des Quatre Saisons – Scène conventionnée de Gradignan

 

Oharra

Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta dantzan espezializatutako zenbait gonbidaturekin bildu ahal izango dira antzokiko eszenatokian, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko.

Irakurri gehiago

BAAL: Gindone

Noiz

2022/10/19 21:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia

* LABO XL Jaialdia 2022 egitarauaren barruan.

Gizarte honetan, non harreman pertsonalak pribilegio diren, Augustin errutina batean dago, hutsune baten aurrean jartzen duena. Baina bere bizitzan integratzeko gai den norbait bilatuko du. Lankide berriarekiko harreman berezia hirugarren elementu batek aldatuko du.

Irakurri gehiago