Agenda
Beasain: Igartzako ezpata-dantza
2021/09/11 12:00
Beasain
Kofradiako dantzariek 12:00etan segizioa aterako dute herriko plazatik eta 12:30ean Igartzan dantzatuko dira.
Dantza Hirian
2021/09/11 15:00
Biarritz, Bellevue Plaza
Node: Tránsito. Ibilbide bat da, leku batetik bestera mugitzea, eta bidegurutze batera iristerakoan aukeratu behar izatea.
Maritzuli: Gauargi
2021/09/11 17:00
Biarritz, Saubradiel Plaza
Biarritzerako sortutako errepertorioa plazaratuko du Maritzuli konpainiak. Gauargi ikuskizunarekin Biarritzen aurkeztu duten erakusketako jantziak dantzaraziko dituzte. Izan ere, Biarritzeko historia museoan hiriarentzat sortutako errepertorioko jantziak eta kondairak daude ikusgai uztailaren 3tik urriaren 23ra arte. Inauteriak, Jondoni bestak eta San Martin ezpata-dantzak osatzen dute Biarritzeko errepertorioa, hain zuzen ere.
Zigor artistaren erakusketari erantzunez, Maritzuli konpainiak gaua eta egunaren inguruko irudiak baliatu ditu egutegi tradizionala eta festa tradizionalak aurkezteko, hartza, ilargia eta eguzkia segituz. Irailaren 11n, 17:00etan, Biarritzeko merkatuaren aurrean (Saubradiel Plaza) aurkeztuko ditu trokeo-dantzak eta egutegian zehar presentatzen dituen beste zenbait dantza: martxa, ezpata-dantza, bandera arbola, makil-dantzak, zinta-dantza, zahagi-dantza eta arku-dantza. Ikuskizuna dantza jauziekin publikoari dantzatzeko aukera emanez amaituko dute. Sarrera dohainik izango da, erreserbatu gabe.
Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa
2021/09/11 18:30
Galdakao, Iturriondo plaza
Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta.
- Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
- Dantzariak: Kukai Dantza & Brodas Bros
- Musika: Jean Phillipe Barrios
- Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez
Trokeo-dantzak eta soka-dantza
2021/09/11 19:00
Iruñea, Felisa Munarriz plaza
Nafarroako, Kolonbiako, Ekuadorko eta Boliviako herri-dantzen emanaldia, Duguna Folklore Taldearen eta Integración Sin Fronteras-en eskutik.
Cielo Raso: Hamaika
2021/09/11 19:00
Donostia, Gazteszena
HÂMAÏKÁk fikzioa eta errealitatea ukitzen du, ez oso serio, gu begiratzera bultzatuz. Fikzioa eta errealitatea nahasten direnean, magia agertzen da, magiak trikimailua du, eta trikimailu hori da erakutsi nahi ez dena, uste denez, erakusten baduzu, ilusioa hil egiten da, baina ilusioa irudimen faltagatik hiltzen da.
Dantza Hirian
2021/09/11 19:00
Hendaia, Gaztelu plaza.
Alexandra N´Possee: Zig Zag. Bakardadean eta noraezean egindako bideen topalekua, gainbeheraren eta aldi berean elkar topatzearen lekuko dena.
Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribian hainbat datza ikuskizun izango dira 10etik 26ra antolatu den Dantza Hirian Jaialdian. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.
Euskal Herriko Node, Xian Martínez, Ixa Universos de Movimiento, Lasala, Led Silhouette, Organik eta Ertza konpainiak arituko dira. Iberiar Penintsulatik eta Frantziatik gerturatuko direnak, berriz, hauek: Marcat Dance, Alexandra N´Possee, Esa Gente, La Intrusa, Sharon Fridman, Adrián Manzano y Diana Wondy eta No Bautizados. Aterpean eta Ibili programen baitan eta Acieloabierto Jaialdiarekin elkarlanean gonbidatu dira dantza konpainiak.
Dantza ikuskizunak han eta hemen izango dira datozen egunetan, baina aurtengoan, Covid-19aren eraginez, dira antolatu beste hainbat ediziotako programan izan diren ikastetxeetarako saioak, marrazketa-tailerra eta master class eskolak.
Egitaraua
Irailak 10, ostirala - Irun
- 19:30 Node: Tránsito - 20´ / Marcat Dance: Amada - 11´ Non: Junkal Plazatxoa.
Irailak 11, larunbata
Biarritz
- 15:00 Node: Tránsito - 20´ Non: Bellevue Plaza
Hendaia
- 19:00 CIE Alexandra N´Possee: Zig Zag - 25´ / Led Silhouette: Wild Street - 25´ Non: Gaztelu plaza.
Irailak 12, igandea - Errenteria
- 19:00 Esa Gente: Per sé - 15´ / La intrusa: Niagara - 17´ Non: Koldo Mitxelena Patioa
Irailak 17, ostirala - Donostia
- 19:00 Sharon Fridman: 147 Abrazos - 20´ / Xian Martinez – Ixa Universos de movimiento: Con/Sin/In tacto - 20´ / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´ Non: Trinitatea Plaza
Irailak 18, larunbata
Biarritz
- 17:00 Organik: Irrintzi - 17΅ Non: Clémenceau Plaza
Donostia
- 19:00 Anakrusa: E.612 - 20´ / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´ / Lasala: Fight - 13' / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´. Non: Trinitate plaza.
Irailak 26, igandea - Hondarribia
- 19:00 No Bautizados: Lo invisible - 20´ Ertza-Asier Zabaleta: Otempodiz - 15´ Non: Kasino Zaharra
Konpainiak
Node: Tránsito. Ibilbide bat da, leku batetik bestera mugitzea, eta bidegurutze batera iristerakoan aukeratu behar izatea.

Marcat Dance: Amada. Sustraiak dira gidalerro nagusia; haziaren ernalkuntzan garatzen den lehen enbrioi-organoaren bitartez eraikitzen den landarean bezalaxe.

Alexandra N´Possee: Zig Zag. Bakardadean eta noraezean egindako bideen topalekua, gainbeheraren eta aldi berean elkar topatzearen lekuko dena.

Led Silhouette: Wild Street. Globalizazio kulturala deritzon prozesua, nonahi ari da herrialde hegemonikoetako bizimodua eta ohiturak inposatzen kultura forma
anitz suntsituz eta hizkuntza gutxituak mehatxatuz.

Canarias no solo plátanos
2021/09/11 19:30
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Mugimenduaren ondorioz, Kanarietako zortzi artista horiek nor diren, egiten dutena zergatik egiten duten, zer dela eta sentitzen dituzten bizirik, zergatik ihes egiten duten, zergatik barre egiten duten eta zergatik negar egiten duten, zer bilatzen duten eta zergatik dantzatzen duten adierazten dute. Ikuskizun honetan, dantza partekatzeko, esperientziak kontatzeko eta enpatizatzeko modu bat da. Kanarietan turismoa eta bananak baino askoz gehiago daude.
Fitxa
- Zuzendaritza: Rafael Méndez
- Bakarrizketako: testuak Antonia San Juan
- Aktorea: Issac Bernard Sosa Dos Santos
- Dantzariak: Aythami Vera Marrero, Cora Panizza Medina, Pedro Sánchez Delgado, Jerobel Santana Peralta, Sergio Pérez Aguiar
- Abeslariak: María del Carmen Encinoso Herrera, Luis Díaz Torres
- Jantziak: Lucas Balboa
- Entrenatzailea: Yaiza Guimare
- Produkzioa: Luciano Carlos Lossendiere Durante
La Glo: Sacred
2021/09/11 22:00
Laudio, LekuaLamuzako frontoia
Itsasoaren sakonenetik galaxia urruneneraino guztia konektaturik dago.
Horixe da lotzen gaituen lokarri sakratua. Denboraren herentzia da, sorkuntzaren hazia, guztiok barruan eramaten duguna.
SACRED (Sakratua) ikuskizunean, bizitzari bere eitea ematen dioten jainkozko geometria horiek zeharkatuko dituen bidaia proposatzen dizuegu.
Dantza eta proiekzioa batzen dituen ikuskizun honek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, gure baitan dar-dar, unibertsoaren taupadaren partituran, egiten duen notaren inguruan.
- Egile: Gloria Peon
- Zuzendaritza, koreografia: Glo Zirko Dantza
- Antzezleak: Gloria Peon, Maitane Assaralde, Irune Uriarte
- Musika: Tracken Studio
- Jantziak: Moondala Design