Agenda

Hegoak/Alas + Dos pies para dos + Amsia + i[n]tera[k]zio laborategia

Noiz

2021/07/08 18:00

Non

Bilbo, BBK Aretoa

  • 8:00: Kabia konpainia bilbotarraren Hegoak/Alas lanak, klownari keinuak egiten dizkionak, maitasunez, halabeharrez eta etsipenez ehundutako giza tragedia batera garamatza, eta tragedia on gisa, irribarre bat ere badu itsatsita.
  • 18:30: Olaia & Guilles dantza-bikoteak Dos pies para dos lanarekin bidaia berezi batean parte hartzera gonbidatuko du publikoa; bidaia horretan, aurrera jarraitzeko beharrizanak etengabeko fluxu edo jarioa erakusten digu, lankidetzari esker ez geratzeko gaitasuna duena.
  • 19:00: Amsia, MIDI orkestrazioak soinu sintetizatu, binilo eta sampler-liburutegiekin, emaitza kaotiko eta aurresanezinezko soinu-collage batean.
  • 20:00: i[n]tera[k]zio laborategia. Proiektu hau inprobisazio- eta konposizio-laborategi batean gauzatzen da denbora errealean. Bagara Kolektibotik —2020ko udan sortu zen Euskal Herrian, dantzaren eta arte eszenikoen inguruko ikerketa sustatzeko asmoz— beren gorputza jartzen dute tresna gisa dantzaren lengoaiaren bidez, soinu-nahasketarekin jolasten den musikari batekin eta horiekin esperimentatzeko ikus-entzunezko tresnak garatu dituen ingeniari informatiko batekin.

Irakurri gehiago

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz

2021/07/08 19:00

Non

Legazpi, Haztegi Ikastolako patio

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Irakurri gehiago

Mulixka: Harria

Noiz

2021/07/08 20:00

Non

Barakaldo, Lorategi botanikoa

Mulixka Dantza Taldeak eta Iñaki Perurenak Harria aurkezten dute. Ordubeteko ikuskizuna, non dantza, narrazioa eta zuzeneko musika uztartzen diren. Josu  Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldea egongo da. Espreski egindako koreografiak, nortasunaz beteko ditu plaza guztiak. Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango ditugu. Iñaki Perurenak harriaren mundura eramango gaitu, eta Iñaki Palacios txistulariak bere konfiantzako musikariekin euren azken lana Harria aurkeztuko dute. Abesti guztiak Harrizko Txalapartaren inguruan eginak izan dira.

 

Irakurri gehiago

Emakumeak + Miedo

Noiz

2021/07/08 20:00

Non

Donostia, Kutxa Kultur Terraza

NODE - Emakumeak

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Inposatutako bidaia bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean, amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Musika originala: Aranzazu Calleja
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Filmmaker: Jesús Lacorte
  • Ekoizpen ejekutiboa/Banaketa: Ana Barrantes
  • Ekoizpena: NODE
  • Sorkuntza kolektiboa
  • Zuzendaritza: Ion Estala
  • Babesa: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Dantzagunea, Kutxa Kultur, Mundubat, LABO.

 

Puy Barral - Miedo

Bizi garen gizartean, eta are gehiago egungo ziurgabetasun-egoeran, beldurra da antsietate handieneko iturrietako bat.

Lan honetan modu desmoldakorrean ikasitako beldurrari buruz hitzegiten dugu. Gure buruan zurrumurru egiten duena eta gure urratsak geldiarazten dituenari buruz.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza: Puy Barral
Antzezleak: Puy Barral, Leire Otamendi
Testuak: David Testal, Puy Barral
Narrazioa: Puy Barral
Mugimendua: Leire Otamendi
Jantziginta: Xabier Mujika
Bideoa: Etanoswki

Irakurri gehiago