Agenda
Esku-dantza
2021/06/23 19:00
Beasain, San Martin
Aurtzakako gaztetxoek esku-dantza egingo dute San Martingo baselizan, ikuslego kontrolatuarekin.
Forma Povera: Er rostro
2021/06/23 19:00
Bilbo, La Fundicion
Bárbara Díaz | Matthieu Saglio | Eneko Lorente
«El rostro/Aurpegia» hitzaldi dantzatua da, zeinak uztartu egiten baititu testua, irudia, musika eta dantza. Haren bitartez aztertu nahi da nola eraikitzen dugun herri-espazioa; Adriana Cavareroren hitzetan, identitate eta alteritateen elkargune gisa, era tirabiratsu eta saihestezinean.
El rostro/Aurpegia Emmanuel Lévinasen ideiatik abiatuta sortu zen; zeinak aurpegi esaten baitio Besteak gure aurrean aurkezteko duen moduari. Aurpegia da agerian dagoena, gizakiaren alderik zaurgarriena; eta horregatik, hain zuzen ere, aurkezten da aurpegia atari hauskor eta higikor gisa, berezkoa eta komuna denaren artean, norbanakoaren eta komunitatearen artean. Izan litekeen hiri posible bakarra da («The only possible city»), Giorgio Agamben-en arabera.
Ibilbide kontzeptual horri segika, Meg Stuart koreografoak «The Only Possible City» izeneko bideografia-pieza sortu zuen (2008), eta harekin aztertu zituen, erretratuaren bitartez, publiko eta pribatu denaren arteko muga ezegonkorretan (etengabe birdefinituetan) gertatzen diren anbibalentziak.
«Indusketa-gune izango balira bezala aztertzen ditut irudiak» baieztatu du koreografoak; bere erretratu propioetan esperimentatzen du, eguneroko keinurik sinpleenen aztarnak islatzen dituen mihisea balitz bezala. Gure jokabide berdingabe eta kolektiboen inkontzientea eta memoria mugiarazten ditu lehen planoak; jokabide manufakturatu eta hautsiak. Stuart-en arabera, hori zeharkatzea da dantza, horri aurre egitea.
El rostro/Aurpegia proiektuaren asmoa da eguneroko keinu hori, hiri-inguruan egiten den keinu berdingabe eta kolektibo hori, sakon aztertzea; izan ere, bertan, gorputzaren eta aurpegiaren mugimenduak agerian uzten ditu bai Besteen presentziek etengabe berregituratzen dituzten espazio komunak, bai espazio horretan sortzen diren jendetasunaren, elkargunearen eta harremanaren berezko formak. Aurpegi bat, azken batean; zeina, zabaltzen denean, agerikoa eta ikusezina baita, ezegonkorra eta hauskorra aldi berean.
San Joan kantaita
2021/06/23 19:30
Urdiain
Bigarren urtez, eta osasun egoerak baldintzatuta, San Joango kantaita berezia eginen dute; erritua ermitan egin beharrean, herrian eginen dute prozesioa eta erritua plazan eginen dute. Neska gazteak eliza ataritik aterako dira asteazkenean, ekainaren 23an, 19:30ean, eta hortik plazara iturritik sartuko dira.
Soka-dantza
2021/06/23 19:30
Iruñea, Kosterapean
San Juan bezperako soka-dantza Iruñeko Duguna dantza taldeak emana. Arratsaldeko 19:30ean Kostarapeko belardian izago da.
Arrosadiko soka-dantza
2021/06/23 20:30
Iruñea
Oberena dantza taldeak Arrosadiko soka-dantza plazaratuko du estreinakoz San Juan gauez, Iruñeko Ilargi Enea parkean (Hegoalde ikastolaren atzeko aldean). Aurten ez da surik izanen osasun neurriengatik.
Soka-dantza
2021/06/23 21:30
Abaltzisketa
Sua piztu eta, ondoren, San Joan dantza eta soka-dantza egingo dute herriko gazteek.
Andra Mari: San Joan bezpera
2021/06/23 22:00
Galdakao, Kurtzeko plazan
Andra Mari dantza taldeak antolatuta San Joan bezperako jaia: errituak, konjuruak eta kantak.
Soka-dantza
2021/06/23 22:30
Lezo, Gurutze Santuaren plazan
22:30etatik aurrera soka-dantza dantzatuko da Gurutze Santuaren plazan. Aforoa: 106 pertsona.