Agenda

Node: Natura 2021

Noiz

2021/06/10 19:30

Non

Bilbo, Bilborock

Natura 2021 dantza, performance eta ikus-entzunezko pieza da, dantzari bat protagonista duena, eta bere izaeraren sakonetik ibilbide bizia partekatzen du publikoarekin. Emakume ausarta da. Natura 2021 ahalduntzearen aldeko oda da, bai eta jarrera bat eta helburu bat, aurrera egitea alegia, defendatzeko gune bat sortzeari oda bat ere.

  • Sormena eta zuzendaritza: Ion Estala.
  • Antzezlea: Paula Parra.
  • Mugimendua eta testua: Paula Parra eta Ion Estala.
  • Kanpoko begirada: Jaiotz Osa.
  • Laborategia: Julen Cano, Ana Barrantes, Ion Estala.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Filmmaker: Álvaro Sau.
  • Trailerra: LACØRTE Films.
  • Banaketa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE.

 

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

 

NODE - NATURA: performance (teaser by LACØRTE Films) from NODE on Vimeo.

Irakurri gehiago

Con/Sin/In-Tacto + Leiho zikin, zeru garbi + La levedad

Noiz

2021/06/10 19:30

Non

Pasai Antxo, Biteri Plaza

Con/Sin/In-Tacto

Con/Sin/In-Tacto lanaren ideia gizakien arteko harremanetik abiatzen da. Bertan, pertsonen arteko kontaktu fisikoaren azterketa egingo da, nola funtzionatzen duen eta zer esanahi duen.

Hainbat jarraibidetatik koreografia-material bat garatuko da, eta, azkenean, material hori itxi eta egituratu egingo da, gizakia harremanetan jartzeko moduek informazio bat edo bestea nola ematen duten adierazten duen pieza bat sortuz. Emozio bakoitza mugimenduan nola marrazten den aztertuko da, eta maitasunik sakonenetik gorrotorik muturrekoenerako bidaia egingo da, tarteko puntu guztietatik igaroz, bai emozio mailan, bai mugimendu mailan.

  • IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Xián Martínez 
  • DANTZARIAK: Paula Urquijo, Kateryna Humenyuk, Aimar Odriozola, Ioritz Galarraga.
  • MUSIKA: Fur Alina – Arvo Part. Run Away Horses – Phillip Glass

 

Leiho zikin, zeru garbi

Leiho zikin, zeru garbi'

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean.

Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.

Batik bat emakumea objektu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartu nahi dituzte.

  • ZUZENDARITZA, INTERPRETAZIOA eta KOREOGRAFIA: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • JANTZIAK:  Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK:  Etanowski

La levedad

La levedad

Bertigoaren, noraezaren eta denboraren dentsitatearen sentsazioetan barrena egindako bidaia. Gorputaz grabitatearen mende utzita, elkartzeko espazio bat, dena erortzen ari dela dirudien mundu batean.

Lan hau garatzen ari da oraindik. Danzad Danzad Malditos eta DZM jaialdietan aurrestreinatu zen 2020an, eta Danz jaialdiko cara B sailean partekatu da haren prozesua. Lanaren erabateko estreinaldia Danzad Danzad Malditos jaialdirako programatua dago 2021ean.

  • KOREOGRAFIA: Qabalum Cía.
  • DANTZARIAK: Lucía Burguete, Martín Los Arcos y Diego Pazó
  • MUSIKA: Alessandro Cortoni – Scappa
  • KOREOGRAFIA LAGUNTZAILEA: Carmen Larraz

 

Pasaiko Dantza Festibalaren barruan. 

Irakurri gehiago

Yolanda Rojas + Ricardo Fernando Del Moral: Las minas

Noiz

2021/06/10 20:00

Non

Bilbo, Euskalduna Jauregia

Yolanda eta Ricardo, oraingo honetan, elkarrekin ibiliko dira flamenkoaren historian barrena, kantu tradizional eta funtsezkoetatik hasi –Soleá edo Meatze-Levanteko kantuak– eta bestelako jai-giroko estilo batzuetara, barnean hartuz flamenko-kantu ezagunen bertsioak, hala nola «Bien pagá», alegerak, Cádizeko habanerak edo buleria-kupleak.

Yolandak sariak jaso ditu nazioarteko flamenko-jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola Kordobako Lehiaketa Nazionalean eta La Unióneko Meatzeetako Kantu Lehiaketan. Bere poesia erakutsiko digu, dantza egina: flamenko tradizio egiazkoenak dakarren sentimendura eta errespetura jotzeko ate bat.

Ricardo abeslari eta gitarra-jotzaileak bost garaikur eskuratu zituen La Unióneko meatzeetako kantu-jaialdian –jaialdi horren historian pertsona batek hainbeste garaikur jaso zituen lehen aldia izan zen–: Malagueña, Taranta, Soleá, Toná eta Minera kategorietako sariak. Gainera, flamenkoaren munduko saririk preziatuena jaso zuen: «Meatzeetako Lanpara».

Irakurri gehiago

Hiru hitzetan

Noiz

2021/06/10 20:00

Non

Amurrio, Amurrio Antzokia

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Irakurri gehiago