Agenda
Jantzari
2021/05/13 17:00
Durango, Zugaza Zinema
Bi emanaldi izango dira: 17:00etan eta 19:00etan
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Fitxa Teknikoa
- Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
- Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
- Argazki Zuzendaria: David Maeztu
- Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
- Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster
- Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
- Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
- Musika programazioa: Nerea Alberdi
- Audio Postprodukzioa: Bideografik
- Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
- Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
- Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga
Nire, zure, gure Verdini: 25 urte
2021/05/13 18:30
Beasain, Usurbe Antzokia
Isabel Verdini koreografoaren eta konpainiako dantzarien arteko etengabeko elkarrizketatik sortu da obra. Hala, dantza egitean gehien gozatu dituzten zatiak aukeratu dituzte dantzariek koreografiarako. Honako obra hauetako koreografiak eta musikak berreskuratu dituzte: Nahi nuena (2002), Ilunpetik (2006), Argira (2007), Zu zeu (2013) eta Gaitasunen iraultza (2016), baita hainbat lantegitakoak ere.
Ordubete inguru irauten du eta 19 eszena-koadroz osatuta dago Nire, zure, gure Verdini: 25 urte koreografia.
VERDINI DANTZA TALDEA
Verdini proiektuaren barruan sortu zen taldea, haren sortzaileak, Isabel Verdinik, Down sindromea duen ilobari dion maitasunaren ondorioz. Honako hau da proiektuaren abiapuntua: alde batetik, dantzari-lanbidetik bere aletxoa jarri nahi zuen Haizea ilobaren bizitzan, eta, bestetik, dantzaren bere ikuspegia ezagutzera eman nahi zuen (maitasunaren eta sentikortasunaren bidez komunikatzea eta elkarri eragitea ahalbidetzen duen hizkuntza artistikoa, pertsona guztien gaitasunak garatzeko aukera ematen duena)
- Egilea/ Koreografia /Zuzendari eszenikoa: Isabel Verdini
- Antzezleak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, Olaia Goikoetxea, Maria Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Mugica, Nekane Prieto, Maialen Sanchez, Alex Santesteban, Haizea Sendon, Haizea Telletxea, Isabel Verdini eta Leire Zabala
- Ekoizpena: Jesús Murua