Agenda
Jantzari
2021/04/14 19:00
Eibar, Kezka garajea
Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu duen Udaberriko Euskal Jaiaren baitan.
Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna
Dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa
- Data: Apirilak 14, asteazkena, 19:00etan
- Tokia: Kezka Garajea (Bista Eder 12, Eibar).
- Aforo mugatua. Sarrerak (dohain) erreserbatzeko: kezka@dantzan.com
- Sinopsia: 2018an neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz ordurarte beti gizonek bakarrik egin zuten ezpata-dantza egitera atera zen Iurretan. Talde hori da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza taldea. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria.
- Fitxa teknikoa: Iurretako Dantzariak, Anboto Komunikabideak, Bideografik.
- Iraupena: 68 minutu
- Hizkuntza: Euskara
- Zuzendaritza eta gidoia: Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias
- Errealizazioa: David Maeztu eta Xabier Zabala.
Maria M: Cabeza de Vaca
2021/04/14 19:00
Donostia, Victoria Eugenia Club
María M. Cabeza de Vaca naiz, dantzaria eta sortzailea, eta Álvar Núñez Cabeza de Vaca esploratzaile eta konkistatzaile espainiarraren ondorengoa. Hark esploratu zuen Ipar Amerikako hegoaldeko kostaldea, eta lehen europarra izan zen Iguazuko ur-jauzietara iristen.
Proiektu berri honetan, berriro abiatzen naiz identitate baten bila; oraingoan, nire arbasoaren bidaia baliatzen dut aurreko lanetako obsesio berei ekiteko: sorkuntza-prozesua bidaia eraldatzaile gisa, eta giza izatearen absurdoari zentzua aurkitzeko beharra.