Agenda
Vera Mantero: El Cuerpo Pensante
2021/03/29 15:00
Gasteiz, Artium
Martxoaren 2an9, 31n eta apirilaren 1ean eta 2an egingo da mintegia.
Erlaxazioa, ahozko erabilera, idatzizkoa, arnasketa eta elkarketa librea dira mintegi honetan norberaren barruko mugimenduak eta ekintzak aurkitzeko erabiltzen diren bitartekoetako batzuk. Bitarteko horietako batzuk bereizirik aztertuko dira, gero inprobisazio-prozesu luze eta konplexuagoetan txertatzeko. Kontzientzia-egoera jakin batean sartzeko ideia oso garrantzitsua izango da. Ez dira ahaztuko barneko eta kanpoko seinaleen (awareness) kontzientzia eta arreta, espazioaren erabilera, eragozpenak eta materialak.
Vera Mantero
Vera Manterok dantza klasikoa ikasi zuen, eta Gulbenkian Balleteko dantzaria izan zen 1984-1989 bitartean. 1987an ekin zion sortzaile-ibilbideari, eta laster Nova Dança Portugesaren izen nagusietakoa izatera iritsi zen. Europa, Argentina, Uruguai, Brasil, Kanada, Estatu Batuak, Korea edo Singapur osoan erakutsi zuen bere lana. 2000. urteaz geroztik, ahotsa ere lantzen du, hainbat autoreren erreportajeak kantatuz eta musika esperimentaleko proiektuetan birsortuz.
Atalak 2.0: Groove
2021/03/29 18:30
Errenteria, Niessen kulturgunea
Itxaso A. Canok “Groove” musika terminoa hartu du abiapuntutzat, 30eko hamarkadakoa. “Laborategi honetan, entzulea mugitzen duten patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendu horretara garamatzanaren sotiltasunean sakondu nahi dut, ondoren hortik sortzen den hizkuntza behatu eta material horrekin zer bide hartu erabakitzeko.”
Nondik abiatzen da mugimenduarekiko dudan motibazioa? Zer estimuluk aktibatzen dute mugimendu hori? Mugimendua pentsamendua baino lehenagokoa da? Estimulu horiek guztiek berdin jokatzen dute? Sortzen diren mugimenduak katalogagarriak dira eta erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatu ditzakegu? Canok abiapuntu gisa planteatzen dituen galderak dira, eta Dantzaz-eko dantzariekin eta Dantzertiko dantza espezialitateko azken ikasturteko ikasleekin partekatuko ditu laborategian zehar. Gainera, Atalak Sareak Musikenerekin elkarlanari ekingo dio laborategi honetan, Musika eta diziplinen arteko interakzioa irakasgaiko hainbat ikaslek laborategira joan eta Itxaso A. Canoren prozesua sakon ezagutzeko aukera izan dezaten.
Dantzariak: Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Julen Rodriguez eta Beñat Urrutia
Kanpoko begia:
- Laborategia prestatzen laguntzea: Idoia Zabaleta
- Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermudez
- Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
- Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte