Atalak 2.0: Groove

  • Atalak 2.0: Groove
  • 2021-03-29T18:30:00+02:00
  • 2021-03-29T23:59:59+02:00
  • Itxaso A. Canok “Groove” musika terminoa hartu du abiapuntutzat, 30eko hamarkadakoa. “Laborategi honetan, entzulea mugitzen duten patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendu horretara garamatzanaren sotiltasunean sakondu nahi dut, ondoren hortik sortzen den hizkuntza behatu eta material horrekin zer bide hartu erabakitzeko.” Nondik abiatzen da mugimenduarekiko dudan motibazioa? Zer estimuluk aktibatzen dute mugimendu hori? Mugimendua pentsamendua baino lehenagokoa da? Estimulu horiek guztiek berdin jokatzen dute? Sortzen diren mugimenduak katalogagarriak dira eta erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatu ditzakegu? Canok abiapuntu gisa planteatzen dituen galderak dira, eta Dantzaz-eko dantzariekin eta Dantzertiko dantza espezialitateko azken ikasturteko ikasleekin partekatuko ditu laborategian zehar. Gainera, Atalak Sareak Musikenerekin elkarlanari ekingo dio laborategi honetan, Musika eta diziplinen arteko interakzioa irakasgaiko hainbat ikaslek laborategira joan eta Itxaso A. Canoren prozesua sakon ezagutzeko aukera izan dezaten. Dantzariak: Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Julen Rodriguez eta Beñat Urrutia Kanpoko begia: Laborategia prestatzen laguntzea: Idoia Zabaleta Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermudez Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte
Atalak 2.0: Groove
Noiz

2021/03/29 16:30

Non

Errenteria, Niessen kulturgunea

Itxaso A. Canok “Groove” musika terminoa hartu du abiapuntutzat, 30eko hamarkadakoa. “Laborategi honetan, entzulea mugitzen duten patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendu horretara garamatzanaren sotiltasunean sakondu nahi dut, ondoren hortik sortzen den hizkuntza behatu eta material horrekin zer bide hartu erabakitzeko.”

Nondik abiatzen da mugimenduarekiko dudan motibazioa? Zer estimuluk aktibatzen dute mugimendu hori? Mugimendua pentsamendua baino lehenagokoa da? Estimulu horiek guztiek berdin jokatzen dute? Sortzen diren mugimenduak katalogagarriak dira eta erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatu ditzakegu? Canok abiapuntu gisa planteatzen dituen galderak dira, eta Dantzaz-eko dantzariekin eta Dantzertiko dantza espezialitateko azken ikasturteko ikasleekin partekatuko ditu laborategian zehar. Gainera, Atalak Sareak Musikenerekin elkarlanari ekingo dio laborategi honetan, Musika eta diziplinen arteko interakzioa irakasgaiko hainbat ikaslek laborategira joan eta Itxaso A. Canoren prozesua sakon ezagutzeko aukera izan dezaten.

Dantzariak: Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Julen Rodriguez eta Beñat Urrutia

Kanpoko begia:

  • Laborategia prestatzen laguntzea: Idoia Zabaleta
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermudez
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte