Agenda
Cía Artistas inflamables: Solos extremos
2021/03/17 11:15
Donostia, Intxaurrondo K.E.
Solos extremos ikuskizunak aukera paregabea ematen du bi artista multidisziplinario, Luciana Croatto eta Billy Cowie, elkarrekin ikusteko, nor bere dantza-soloarekin, non kontrol fisikoaren muga-mugaraino iritsiko baitira eta anarkia hardcore-punketik minimalismo postromantikoraino eramango baikaituzte.
La mujer también en casa, lehenengo soloa, pieza feminista da, eta dantza-estilo espresionista oso berezia darabil, punkaren eta postpunkaren unibertsoan inspiratua, eta Berlingo kultura bisualean. Pieza hau koreografiatik eta antzerkitik eduki sexista handiko esaldi askori emandako erantzun gisa sortu zen, koreografo eskoziarrak esaldiok ikasi behar izan baitzituen alemana-ingelesa audiogida bat ikasten ari zelarik.
De lo alto de altos edificios, bigarren soloa, bi fasetan sortua da: bat aurrez aurrekoa, 2019an; bestea, 2020ko itxialdian; eta maitasunari eta heriotzari buruzko poema sorta izen berekoan inspiratua. Billy Cowiek berak idatzi zituen eta Luciana Croattok interpretatu, egungo hiperkapitalismoaren garaiokin bat ez datozen mugimendu, egitura koreografiko eta erritmoen unibertso batean.
- Koreografia: Billy Cowie.
- Interpretea: Luciana Croatto.
- Musika konposizioa: Billy Cowie.
- Irudiak: Silke Manshlot. Off ahotsa: Clara García Fraile.
- Testuak: Billy Cowie.
- Argiztapena: Rodrigo Ortega Portillo.
- De lo alto de altos edificios jantziak: Isabel Escribano.
- Ekoizpen zuzendaria: Samuel Retortillo.
- Ekoizlea: Madrugada producciones.
- Koprodukzioa: Centro Coreografico de La Rioja.
- Ikerketarako laguntzak: FIVER 2020- Festival Internacional de Cine, Danza y Nuevos Medios, FIVER 2020.
- Sorkuntzarako laguntzak: Errioxako Gobernua, 2020
Iker Karrera: No Pleasure
2021/03/17 13:00
Donostia, Gazteszena
Anhedonia plazera sentitzeko ezina da, inoiz gogoko izan ditugun jarduera guztien alderako interesa eta gozatzeko ahala galtzea. Dagoeneko ezer axola ez zaizulako, ezer motibatzen ez zaituelako sentipena. Zer egin ezer sentitzen ez duzunean?
Ideia hori abiapuntutzat hartuta, Iker Karrera euskal koreografoak No Pleasure sortu du, bere pieza berria. Haren lanetan ohikoa denez, protagonismoa haren hizkuntza koreografikoak du, zeina dantza-generoen fusioan oinarritzen baita, helburutzat hartuta entretenitzea, bide berriak irekitzea eta ikus-entzule berriekin konektatzea.
- Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera.
- Interpreteak: Pablo Costas, Carla Diego, Belén Leroux, César Louzán, Raymond Naval, Yadira Rodríguez. Argiztapen diseinua: Alberto D. Centeno A.E.C.
- Jantzi eta estilismo diseinua: Laura Cortés.
- Argiztapen teknikaria: Paco Pascual.
- Jostuna: Natalia Capillas.
- Atrezzo diseinua: Matias Zanotti.
- Ekoizpena: Iker Karrera – Danza180º.
- Banaketa: Marisol Pérez – LaOtraBanda.
- Grabazioa: Danilo Moroni, Juan Carlos Toledo.
- Edizioa: Iker Karrera.
Eszena Dantz: Amaia Elizaran + Eva Guerrero + Node
2021/03/17 16:00
Donostia, Victoria Eugenia Club
Hiru dantza pieza:
OUT, Amaia Elizaran
Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.
Fisikak bere lana egiten duen arte.
Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da.
Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da.
Aireak birikak betetzen ditu.
Aske.
- Zuzendaria eta Dantzaria: Amaia Elizaran.
- Zuzeneko musika: Xabier Zeberio.
- Irudia eta bideoa: Etanowski.
- Estilismoa: Borja Bordonabe
GORPUZTU LABURRA, Eva Guerrero
Gorpuztu laburra dantza garaikideko ikuskizun bat da, kalerako edo leku jakin baterako pentsatua, eta orekaren bilaketaz ari dena. Lasai egoteko borroka da, zarata isiltzeko, zama eta errua arintzeko, animaliak lo lasai egingo duen leku bat aurkitzeko.
Gorputza zenbait unetan zenbait erlijioetan nola erabiltzen den ikertu ondotik sortua. Gorputza zenbait partetan banatuz, otoitz-orduetako higidura-ekintzak behatuz, eta zenbait erlijiotan diren kontzeptu jakin batzuk aztertuz: errua, penitentzia, transzendentzia, menpekotasuna...
- Sorkuntza: Eva Guerrero.
- Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia.
- KoreografIa: creación colectiva.
- Musika sorkuntza: Nerea Alberdi, Carla Sevilla, Yolanda Bustillo y Cristina Samaniego.
- Musika grabazioa: Estudio Blue Bayou.
- "Estilos Internos Chinos" lana: Aritz Aresti.
- Koreografia laguntzailea: Judit Ruiz.
- Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
- Ekoizpena: Jemima Cano
EMAKUMEAK, Node
Bi emakume eszenan, bi emakume erabaki eta ausart. Bidaia bat egitera behartuko dituzte bortxaz, eta askatasuna lortuko dute elkarrekin. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.
- Zuzendaritza: Ion Estala.
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
- Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
- Musika: Aránzazu Calleja.
- Jantziak: Clara Virgili.
- Filmmaker: Jesús Lacorte.
- Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes.
- Ekoizpena: NODE. Sorkuntza kolektiboa Creación colectiva.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/03/17 18:30
Bilbo, Azkuna Zentroa
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.
Kukai: Hnuy illa
2021/03/17 19:45
Donostia, Viktoria Eugenia
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.