Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Cía Artistas inflamables: Solos extremos

Dokumentuaren akzioak

Cía Artistas inflamables: Solos extremos

Noiz 2021/03/17
11:15
Non Donostia, Intxaurrondo K.E.
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Solos extremos ikuskizunak aukera paregabea ematen du bi artista multidisziplinario, Luciana Croatto eta Billy Cowie, elkarrekin ikusteko, nor bere dantza-soloarekin, non kontrol fisikoaren muga-mugaraino iritsiko baitira eta anarkia hardcore-punketik minimalismo postromantikoraino eramango baikaituzte.

La mujer también en casa, lehenengo soloa, pieza feminista da, eta dantza-estilo espresionista oso berezia darabil, punkaren eta postpunkaren unibertsoan inspiratua, eta Berlingo kultura bisualean. Pieza hau koreografiatik eta antzerkitik eduki sexista handiko esaldi askori emandako erantzun gisa sortu zen, koreografo eskoziarrak esaldiok ikasi behar izan baitzituen alemana-ingelesa audiogida bat ikasten ari zelarik.

De lo alto de altos edificios, bigarren soloa,  bi fasetan sortua da: bat aurrez aurrekoa, 2019an; bestea, 2020ko itxialdian; eta maitasunari eta heriotzari buruzko poema sorta izen berekoan inspiratua. Billy Cowiek berak idatzi zituen eta Luciana Croattok interpretatu, egungo hiperkapitalismoaren garaiokin bat ez datozen mugimendu, egitura koreografiko eta erritmoen unibertso batean.

  • Koreografia: Billy Cowie.
  • Interpretea: Luciana Croatto.
  • Musika konposizioa: Billy Cowie.
  • Irudiak: Silke Manshlot. Off ahotsa: Clara García Fraile.
  • Testuak: Billy Cowie.
  • Argiztapena: Rodrigo Ortega Portillo.
  • De lo alto de altos edificios jantziak: Isabel Escribano.
  • Ekoizpen zuzendaria: Samuel Retortillo.
  • Ekoizlea: Madrugada producciones.
  • Koprodukzioa: Centro Coreografico de La Rioja.
  • Ikerketarako laguntzak: FIVER 2020- Festival Internacional de Cine, Danza y Nuevos Medios, FIVER 2020.
  • Sorkuntzarako laguntzak: Errioxako Gobernua, 2020

 

* Dferia azokaren barruan.

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930