Agenda

Escamot català: Iruñea

Noiz

2021/12/04 17:00

Non

Iruñea

Escamot català Euskal Herrian 2021:

Abenduak 4: IRUÑEA

  • 17:00 kale-dantzaldia Mercaderes karrikan
  • 18:30 dantzaldia Katakrak-en (KASU: aforo mugatua)

Txapela pasako dute, bidaia eta egonaldiaren gastuei aurre giten laguntzeko.

Info guztia HEMEN

Irakurri gehiago

Kukai: Hnuy illa

Noiz

2021/12/04 19:00

Non

Berriz, Kultur Etxea

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Irakurri gehiago

David Marques: Dança sem vergonha

Noiz

2021/12/04 19:00

Non

Bilbo, Azkuna Zentroa

“Azken urteetan dantzatzeko zenbait modu eta dantzan egiteko hainbat zio deskubritu ditut. Deskubritu dut etxean, ‘estudioan’ edota diskotekan nengoela dantzan jarraitzen eginarazten zidan plazer komun bat zegoela testuinguru guztietan. Lekuko gutxirekin, edo erabat bakarrik, formalismo musikalaren eta mugarik gabeko adierazkortasun emozionalaren artean, plazerezko dantza hori sortzen zen. Beharbada, lotsarik gabeko dantza hori Teatroan baino ez da existitzen eta beharbada soilik da posible espazio, denbora eta motibazio batzuen gurutzaketan: logela, umezaroarekin lotzen dudana; diskoteka, nerabezaroarekin lotuta, eta ‘estudioa’, helduaroarekin elkartuta. Teatroaren arloan, gonbidatuen eta interpretearen oraingoarekin lotzen dut emanaldian zehar. Dantzatzen dudan bitartean, dantza-sentsazio hori berehalakoa da, eta bide batez, singlea bezain konplexua, erreferentziala eta tolesgabea, serioa eta dibertigarria, intimoa eta partekatua, teknikoa eta ezustekoa… dena batera”.
David Marques, 2019ko azaroa

  • Sorkuntza eta interpretazioa: David Marques
  • Zuzeneko DJa: Joe Delon (hainbat autoretatik abiatuta)
  • Eremu eszenikoa: Tiago Cadete
  • Bideoa: Diogo Brito
  • Jantziak: Tiago Loureiro
  • Kanpo-begirada: Patrícia Milheiro
  • Zuzendaritza teknikoa: Gonçalo Alegria

Irakurri gehiago

Ibarra-Kalsi: Miña nai

Noiz

2021/12/04 19:30

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Miña nai edo Ama gurea, Galizia eta Euskal Herria, bi lurraldeetako musika, erritmo eta dantzak taularatuko ditu Ibarra-kaldu taldeak abenduaren 4an, 19:30an, Herrien arteko Folklore Jaialdiaren barruan. Patxi Labordak pentsatu eta zuzendu du ikuskizuna, eta Ibarra-kalduko dantzari eta musikariekin batera, Barakaldoko “Doces Lembranzas” dantza taldea,  “Ceo do Sil” gaiteiro taldea eta  “Son Mesturado” cantareira taldea eta Sestaoko “Folketan” musika taldea izango dira oholtzan.

Irakurri gehiago