Agenda
Euskal Herrian euskaraz dantza
2021/12/03 13:00
Mercaderes plaza (Iruñea)
Euskal Herrian euskaraz dantzaren lehenengo plazaratzea.
Verdini: Gazi-gozo
2021/12/03 19:00
Donostia, Viktoria Eugenia
erdini Dantza Taldeak gure bihotzen taupada bakoitzaren bulkada aditzen jarraitzeko hautua egin du, benetakotasun benetakoena galdu gabe, dantza zer den auzitan jarriz eta birplanteatuz, gizarteak markaturiko perfekzionismo era batzuen eta teknika eskakizun gehiegizkoaren ildoan ez erortzen saiatuz.
Gazi-gozo ikuskizunaren bitartez, Verdini Dantza Taldeak sentipenez eta emozioz beteriko mundu batera garamatza, zeina argi-itzalez eta itxaropenez bete baitzaigu bizi izan dugun urte gazi-gozoaren ondorioz.
Gazi-gozok dantza zer den eta zer zentzu duen gogoetatzera gonbidatzen gaitu.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/12/03 20:00
Donostia. Gasteszena
Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu
MugMus Laborategia: Garaiz 60 TM
2021/12/03 20:30
Andoain, Bastero Kulturgunea
Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer gertatu da, zertan ari gara eta nora begiratuko dugu? Oraindik DENBORAZ gabiltza: zertarako? Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, musika eta zuzeneko soinuak, eta hitz ibiltariak, ahots bizikoak eta idatzizkoak. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatzen. Garazi Kamio idazlearen laguntzarekin.