Agenda
Olatz de Andres: The Big Game
2021/12/10 19:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
The Big Game lanak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Errepresentazioaren errepresentazioa.
- Zuzendaritza eta koreografia: Olatz de Andrés
- Zuzendaritza eta koreografiako laguntzailea: Robert Jackson
- Sorkuntza eta interpretazioa (taldearen muina): Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai
- Dantzertiko performerrak: Unai Álvarez, Pilar Blanco, Elene Carreto, Dairi Martínez, Maddi Argote, Sara Calderón, Zoemar Marínez, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Amaia Cabero, Laura Morán, Graciela Orio, Iligo Rementeria, Leire Sanjurjo, Nahia Corrihons, Alejandro Gibaja, Paula Gereñu, Iñigo Gerrico, Nagore Andrés, Gaël Sacanell, Aitor Vildosola, Aitzol Villahoz, Marina Yañez, Sofía María Zallio
- Argiak: Octavio Más
- Soinua: Marc Cano
- Jantziak: Xabier Mujika
- Ekoizpena: Vanessa Fuentes
- Komunikazioaren diseinua eta argazkiak: Ainara Ipiña
- Banaketa: Lŏkke
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua. Laguntzaileak: Azkuna Zentroa eta Dantzerti.
- Lankideak: La Fundición, Punto de Fuga, Arropaineko Arragua, Kurtzio Kultur Etxea, Arriola Antzokia, UPV/EHU Bizkaia.
Mintegia: Dantza soltea askatzeko ahalegin bat
2021/12/10 19:00
Beasain, Antzizar Kiroldegia
Dantza-soltea eszenaratzeko ez-ohiko bidea jorratu da Martin Zalakain ikuskizunean eta ahalegin horren oinarriak eta aplikazio praktikoak azalduko dira saio honetan. Proposatzen den eredua hobeto ulertzeko testu inguruaz sarrera egingo zaio saioari, dokumentazio historikoak utzi dizkigun testuetatik abiatuta gaur egungo dantzakerara iritsi arte. Ondoren, hitzak mugimendu bihurtzen ahaleginduko gara, musikatik bertatik eta erritmotik, ezinbestean, abiatzen den dantza proposatuz. Dantza-solte eredua berrikusteko ahalegina Juan Antonio Urbeltzek diseinatu eta musikalki Mikel Urbeltzek apailatutakoa da. Mintegi honetan Josu Garate (1975) eta Oier Araolaza (1972) arduratu dira horren aplikazio praktikoa gidatzeaz.
- Gidariak: Oier Araolaza eta Josu Garate / Argia eta Kezka
- Data: 2021eko abenduaren 10a, ostirala
- Ordutegia: 19:00-21:00
- Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)
Acosta Danza
2021/12/10 20:00
Iruñea, Baluarte
Carlos Acosta Habanan jaio zen 1973an, eta Kubako Habanako Balleteko Eskola Nazionalean trebatu. Hainbat sari eskuratu ondoren (tartean, 1990ean Prix de Lausanne saria) mundu osoko konpainia entzutetsuenetan dantza egin zuen. Londreseko Royal Ballet konpainiako lehen dantzaria izan zen eta huraxe bihurtu zen, gainera, bere bizileku.
Rol klasiko gehienak antzeztu ostean (Espartakotik hasi eta Romeo arte), Carlos Acostak balleta utzi zuen 2016an, 28 urteko ibilbidearen ondoren.
2015ean, bere dantza-konpainia sortu zuen: Acosta Danza. Harekin batera, mundua zeharkatzen ari da dantza klasikoaren eta garaikidearen arteko konbinazio zoragarriarekin, dantza kubatarreko elementuekin bateratuta.
2017an, Acostak Carlos Acosta Dance Foundation izenekoa sortu zuen dantzari gazteei dantzako entrenamendu-programa, hiru urteko iraupena duena, ingurune inspiratzailean doan eskaintzeko asmoz.
Egitaraua / Programa:
- Satori
- Atsedenaldia / descanso
- Paysage, soudain, la nuit
- Impronta
- Twelve
- Zuzendari nagusia: Carlos Acosta
- Espainiako ordezkaritza: Ysarca Art Promotions - Pilar de Yzaguirre
- Iraupena: 80 m
Sarreren salmenta on line irailaren 28tik aurrera
Osa + Mujika: Kenophobia
2021/12/10 20:00
Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa
"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".
Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.
Fitxa
- Zuzendaritza: Osa+Mujika
- Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
- Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
- Argiztapena: Álvaro Estrada
- Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
- Argazkia: Mariló Míguez
- Bideoa: Etanowski
- Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika
Dantzaz: Bat
2021/12/10 20:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Bat koreografiak, hasierako puntura edo edozein ideiaren lehen fasera garamatza.
- Koreografiak: Barnaby Booth, Itzik Galili, John Henry Gerena, Martin Harriague
- Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
- Dantzariak: Aitor Jiménez, Araitz Lasa, Clara Cafiero, Emily Mittelstaedt, Jean Baptiste Prieur Capdevielle, Pablo Navarro, Alexandre Goyer, Iker Sanz, Lorenzo Castelleta, Alexandra Clarke , Pauline Bonnat, Teresa Royo, Saioa Belarra, Oier Abrego
- Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
- Talde teknikoa: Eragin Stac
- Jantziak: Maialen Miranda
- Komunikazioa: Eduardo Vielba (Cultura & Comunicación)
- Argazkiak: Blanca Razquin, Jean-Paul Dunand
- Ikusentzunezkoak: Beñat Gereka (Txikota)
- Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte