Mintegia: Dantza soltea askatzeko ahalegin bat

  • Mintegia: Dantza soltea askatzeko ahalegin bat
  • 2021-12-10T19:00:00+01:00
  • 2021-12-10T23:59:59+01:00
  • Dantza-soltea eszenaratzeko ez-ohiko bidea jorratu da Martin Zalakain ikuskizunean eta ahalegin horren oinarriak eta aplikazio praktikoak azalduko dira saio honetan.  Proposatzen den eredua hobeto ulertzeko testu inguruaz sarrera egingo zaio saioari, dokumentazio historikoak utzi dizkigun testuetatik abiatuta gaur egungo dantzakerara iritsi arte. Ondoren, hitzak mugimendu bihurtzen ahaleginduko gara, musikatik bertatik eta erritmotik, ezinbestean, abiatzen den dantza proposatuz. Dantza-solte eredua berrikusteko ahalegina Juan Antonio Urbeltzek diseinatu eta musikalki Mikel Urbeltzek apailatutakoa da. Mintegi honetan Josu Garate (1975) eta Oier Araolaza (1972) arduratu dira horren aplikazio praktikoa gidatzeaz. Gidariak: Oier Araolaza eta Josu Garate / Argia eta Kezka Data: 2021eko abenduaren 10a, ostirala Ordutegia: 19:00-21:00  Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)
Mintegia: Dantza soltea askatzeko ahalegin bat
Noiz

2021/12/10 19:00

Non

Beasain, Antzizar Kiroldegia

Dantza-soltea eszenaratzeko ez-ohiko bidea jorratu da Martin Zalakain ikuskizunean eta ahalegin horren oinarriak eta aplikazio praktikoak azalduko dira saio honetan.  Proposatzen den eredua hobeto ulertzeko testu inguruaz sarrera egingo zaio saioari, dokumentazio historikoak utzi dizkigun testuetatik abiatuta gaur egungo dantzakerara iritsi arte. Ondoren, hitzak mugimendu bihurtzen ahaleginduko gara, musikatik bertatik eta erritmotik, ezinbestean, abiatzen den dantza proposatuz. Dantza-solte eredua berrikusteko ahalegina Juan Antonio Urbeltzek diseinatu eta musikalki Mikel Urbeltzek apailatutakoa da. Mintegi honetan Josu Garate (1975) eta Oier Araolaza (1972) arduratu dira horren aplikazio praktikoa gidatzeaz.

  • Gidariak: Oier Araolaza eta Josu Garate / Argia eta Kezka
  • Data: 2021eko abenduaren 10a, ostirala

  • Ordutegia: 19:00-21:00 
  • Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)