Agenda

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzan

Noiz

2021/11/02 19:00

Non

Gasteiz, Vital Fundazioa

"Genero-identitatea euskal dantzan" hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak Gasteizko Vital Fundazioko B Aretoan. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gasteizko Udalak  babestua, eta  Vital Fundazioaren kolaborazioarekin.

Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua. Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.

Irakurri gehiago

Preljocaj Balleta: "Winterreise"

Noiz

2021/11/02 20:00

Non

Donostia, Kursaal

2019an aurkeztu zenetik, Angelin Preljocaj albaniar jatorridun koreografoaren Winterreise (Neguko Bidaia) ikuskizunak Europako antzoki nagusietan arrakasta handia izan du. Musikak eta dantzak bat egiten dute desamodio istorio honen bihotzera egindako bidaian.

  • Koreografia: Angelin Preljocaj
  • Baritonoa: Thomas Tatzl
  • Pianoa: James Vaughan
  • Musika: Franz Schuberten

Irakurri gehiago