Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzan

  • Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzan
  • 2021-11-02T19:00:00+01:00
  • 2021-11-02T23:59:59+01:00
  • "Genero-identitatea euskal dantzan" hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak Gasteizko Vital Fundazioko B Aretoan. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gasteizko Udalak  babestua, eta  Vital Fundazioaren kolaborazioarekin. Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua. Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.
Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzan
Noiz

2021/11/02 19:00

Non

Gasteiz, Vital Fundazioa

"Genero-identitatea euskal dantzan" hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak Gasteizko Vital Fundazioko B Aretoan. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gasteizko Udalak  babestua, eta  Vital Fundazioaren kolaborazioarekin.

Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua. Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.