Agenda

Nondik nora folklorea?

Noiz

2021/10/30 00:00

Non

Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxea

Urriaren 30etik azaroaren 28ra Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean izango da "Nondik nora folklorea?" erakusketa; Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gasteizko Udalak  babestua, eta  Vital Fundazioaren kolaborazioarekin.

Urriaren 30tik azaroaren 27arte irekita egongo da Hegoalde Gizarte Etxeko erakusketa aretoan (Alberto Schommer Kalea, 10 01006 Gasteiz). Egunero: Goizeko 8:30etatik etan gaueko 21:30ak arte.

Erakusketa martxan da berriro. Nondik nora folklorea? Folkloreak postaz ere bidaiatzen du, eta erakusketa honetan dantzak, jantziak, mozorroak, musika-tresnak eta abar azaltzen dituzten ehunka posta-seilu ikus ditzakezue.

Ez dago munduan bere folkloreari buruzko seiluren bat jaulki ez duen herrialderik; bere tradizioak, ohiturak, musika edota nortasuna agertzen duten seiluak. Irakasbide ere izan daitezke, berezko folklorea ezagutzen ez duten herritarrengana hurbiltzeko, adibidez, era grafiko eta urri samarrean bada ere.

Bagaude seiluak aitzakia ona direla beste zenbait gauza erakusteko, eta beste zenbait istorio kontatzeko: Neolitotik aro espazialera, Atlantikoko Iberiatik Kaukasoko Iberiara, inauteriez eta ezpata-dantzez, etxe partikularretan egiten diren dantzaldiez eta estadio handietan egiten direnez...

Horretarako, Juan Antonio Urbeltz folkloristaren laguntza ordainezina izan dugu, baita Roberto Etxebarria musikariarena ere, erakusketarako propio istorio labur bat idatzi duena.

Irakurri gehiago

Alvaro Murillo: Flamencas

Noiz

2021/10/30 19:00

Non

Bilbo, La Fundición

Pieza honek denboran zehar gogor borrokatu diren emakumeen emozioetatik bidaiatzen du. Erreferentetzat euren esperientzietatik abiatuta, balioan jartzen du dantzaren arte honi egin dioten ekarpena. Emakume flamenkoengatik eta flamenkoentzat egina da, garai batekoentzat eta gaur egungoentzat; kaleetan abesten dutenentzat, taula gainean dantzatzen dutenentzat eta etxetik amesten duten haientzat.

Honako hau flamenkoari eta dantza garaikideari buruzko gorputz-lan bat da, eta harekin batera hitzaldi batdator, pieza sortzeko erreferente izan direnei buruzkoa. Beharbada, emakumeok oharkabean igaro dira liburuetarako, baina pieza honetan sotil eta sendo agertzen dira, bidaia honetan interpreteari lagunduz.

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza artistikoa eta interpretazioa: Álvaro Murillo
  • Arte grafikoak eta diseinua: Daniel Murillo
  • Soinu- eta argi-diseinua: Juanlu León
  • Musika: Viejo Patio (Las 3000 viviendas), Mujerez (Juana la de la Pipa y Dolores Agujetas), Tu mirá (Lole y Manuel), Dicen de mí (La Kaita), Nací en Álamo (Yasmin Levy), Gypsy Summer (Anita Christy) eta Quiero (Bambino).
  • Hauen babesarekin: Negro-brillo.net, Espacio DT, Festival Escena Patrimonio – Grupo Ciudades Patrimonio de la Humanidad de España – UNESCO, Festival DZM eta Fundación Alalá.

Irakurri gehiago

Proyecto Larrua: Idi Begi

Noiz

2021/10/30 19:00

Non

Berriz

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca.
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
  • Musika: Bach, Machinefabriek.

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Eclat

Noiz

2021/10/30 20:00

Non

Igorre, Lasarte Aretoa

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Irakurri gehiago