Agenda

Mal Pelo: On Goldberg Variations / Variations

Noiz

2021/01/21 19:00

Non

Bilbo, Azkuna Zentroa

Mal Pelo dantza-konpainia katalanak 30 urte daramatza ikertzen eta bere lengoaia sortzen. Johann S. Bach Alemaniako konposatzailearen obrarekin duen harreman pertsonala BACH ikuskizunarekin hasi zen, eta 2004an mundu osoan zehar erakutsi zuen. Lehenengo harria izan zen, Bach Project erabateko murgiltze-prozesuaren zatietako bat. Trilogia bat da, eta J. S. Bachen musika aztertzea du ardatz, idazkera koreografikoarekin duen harremana aztertzeaz gain.

On Goldberg Variations / Variations ikuskizuna Dan Tepfer frantziar-amerikar piano-jole eta konposatzailearen Goldberg Variations / Variations proposamen musikalean oinarrituta dago, J.S. Bachen Goldberg Bariazioak interpretatzen baititu, harmonia horien gainean inprobisatutako bere bariazioekin konbinatuta.

On Goldberg Variations / Variations lengoaien ildoz eratutako sare bat da, eta denek bat egiten dute J.S. Bachen obraren inguruan ehun bat osatzeko. Dantza, John Berger-en ahotsa, testu propio batzuk, soinu-bandaren soinu manipulatua eta foku-anitza, zuzeneko ahotsa eta bideo-proiekzioak elkartu dira, Mal Pelok J.S. Bachen unibertsora egin duen gerturatze hau eratzeko.

Proposamen koreografikoak apustua egin du interprete bakoitzaren musikaltasun partikularraren alde, eta taldearen eta espazioaren arteko elkarrizketa erritmikoaren eta dinamikoaren alde.

Irakurri gehiago

Proyecto Larrua: Baserri

Noiz

2021/01/21 19:30

Non

Iruñea, Zelai Arizti Aretoa

Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.

  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca y Aritz López
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Eszenografia: Enric Planas
  • Jantziak: Xabier Mujica
  • Ekoizpena eta banaketa: Silvia Fiestas – Mengana Producciones
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Bilbo Ezkena, Bad Festival, Hameka, Centros de danza El Canal
  • Eskerrak: Baratza Aretoa, TAE

Irakurri gehiago

Atena: Momentos Meraki

Noiz

2021/01/21 19:30

Non

Iruñea, Iturramako Civivox-a

DANZ 2021 egitarauaren barruan Atena arte konpainiaren emanaldia. 3 €. Aurrez izena emanda  www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Meraki (hitz grekoa): “Zerbait maitasunez eta sormenez egitea da, arima jarrita”.

Momentos Meraki da Atena Arte Konpainiak eszenaratuko duen lan berriaren izena. Merakiemakume-begirada izenburuko margolanerakusketan inspiraturik dago, hau da, gure arte eszenikoetako ikasleek 2019an sortutako bilduman. Orain, Momentos Meraki lanaren bidez, Atena Arte Konpainiak mugimendura eraman du hasierako ideia plastikoa, ahalduntzea terminoaren eraldaketa eszenan aurkeztuta, betiere terminoa honela ulertuta: banaketa ekitatibo bat da, baina ardatza ez da emakumeari boterea ematea, baizik eta besteak beren boterearen zati bat uztea, pertsona guztien arteko oreka eta inklusioa bilatzeko. Horrela, espazio-giro ezberdinetan bidaia eginez, gonbitea egiten zaio ikusleari emakumeak artearen munduan urteen joan-etorrian duen eginkizunaz. Aldi berean, eszena bera ispilu bihurtuko da, eta horrela, gizartearen kontzeptualizazio berri horren isla eta ikuspegia erakutsiko zaizkio besteari, ikusleari, alegia.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik). Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Irakurri gehiago