Agenda

Gorria

Noiz

2021/01/16 19:00

Non

Igorre, Lasarte Aretoa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Irakurri gehiago

Dantzaz: #56

Noiz

2021/01/16 19:00

Non

Barakaldo Antzokia

Dantzaz konpainiaren #56 lana Nazioarteko Koreografia Sorkuntzako Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute: THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan; HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza; WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.

Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko.

Irakurri gehiago

Marco Flores: Milonga, sonata y plata

Noiz

2021/01/16 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Proiektu honen baitan Espainiako egungo eszenako artistarik garrantzitsuenak batzen dira: Marco Flores, sari anitz jasotako dantzari eta koreografoa eta José Almarcha, Espainiako musika klasiko eta flamenko arloko erreferentziazko gitarra-jotzailea. Lan horren bidez fantasiazko mundu batean sartzen gara. Espainiako Zilar Aroko hitz eta musika adierazgarrienek dantzariaren ibilbide koreografikoa besarkatzen dute.

Granados edo Fallaren oihartzuna, garaiko flamenko adierazgarrienarekin batera, García Lorcaren eta beste pentsalari garaikide batzuen ahots eta poemekin nahasten dira pieza honetan. Horren bidez, Espainiako historian izandako garai kulturalik garrantzitsuenetako bat omendu nahi da.

Hemen, musika dantza bihurtzen da, eta dantza musika. Marco eta Josék elkarrizketa bakar bat sortzen dute, XX. mendearen lehenengo hereneko intelektual, literato eta artisten oroitzapenetik sortzen dena.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Marco Flores
  • Antzezleak: Marco Flores eta José Almarcha
  • Musika eta testua: Antonio José Martinez Palacios, Sabicas, Falla, Granados, García Lorca, Cohen, Scarlatti
  • Jatorrizko musika: José Almarcha

Irakurri gehiago

Olga Pericet: Un cuerpo infinito

Noiz

2021/01/16 19:00

Non

Donostia, Viktoria Eugenia

2018ko Espainiako Dantza Sari Nazionalaren azken ikuskizuna autoezagutza fisiko eta espiritualerako bidaia bat da, Carmen Amaya artista legendarioaren inguruan. Pentsalari higikariek eta higiduraren pentsalariek bat egin dute enigma hori arakatzeko. Gorputzak mito ofizialak baino harago doaz, Amayaren gorputz astralaren bila, dantzaren alderako maitasuna birformulatuz eta norberaren islari aurre eginez: denboraren joana, oinazea, desagertzea. Pericetek Carlota Ferrer izan du berriz ere zuzendaritza eszenikoan lehenago ere, bikote arrakastatsua osatu baitzuten biek La espina que quiso ser flor o la flor que soñó con ser bailaora ikuskizunean.

Irakurri gehiago