Agenda
Maskaradak
2020/03/14 09:00
Maule-Lextarre
Otsailaren hasieratik apirilaren bukaerara arte emango dituzte maskaradak Altzürüküko gazteek. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. Hona hemen egutegia:
Zuberoako maskaradak 2020
- Otsailak 9: Altzürükü
- Otsailak 16: Iruri
- Otsailak 23: Ezpeize-Ündüreine
- Otsailak 29: Gamere
- Martxoak 7: Idauze-Mendi
- Martxoak 14: Maule-Lextarre
- Martxoak 21: Urdatx-Santa Grazi
- Martxoak 28: Aloze eta Atharratze
- Apirilak 5: Larraine
- Apirilak 12: Barkoxe
- Apirilak 19: Muskildi
- Apirilak 26: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü)
Informazioa
Txiki Dantza: Barakaldoko Umeen I. Folklore Jaialdia
2020/03/14 12:30
Barakaldo
Ibarra-kaldu taldeko txikiez eta ertainez gain, beste bi talde arituko dira bertan: Barakaldoko Galiziar Etxeko Doces Lembranzas dantza-taldeko ertainen taldea eta Burgosko Villalbilla udalerriko dantza elkartea.
Egunari hasiera emateko, kalejira bat egingo da Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetan, 12:30ean hasita. Ondoren, 13:00etan, jaialdian parte hartzen duten hiru taldeen emanaldia hasiko da, pauldarren egoitzan, sarrera doakoa izanik.
Oztibertimendua
2020/03/14 16:00
Bunuze
Libertimendua Bunuzen.
- 16:00 Desfilea plazagainetik
- 17:00 Dantzari, bertsolari eta zirtzilak
- 20:00 Afaria
[Bertan behera] AIKO Taldea: Dantzaldi erromeria
2020/03/14 19:00
Euskal Museoa (Bilbo)
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
19:00 EUSKAL MUSEOA, Miguel de Unamuno 4, Bilbo
DANTZALDI ERROMERIA
Aiko Taldea
ww.aikotaldea.eus
https://www.euskal-museoa.eus/eu/berriak/xehetasunak/467/aiko-taldea-en-el-museo-vasco/
[BERTAN BEHERA] Martin Zalakain
2020/03/14 20:00
Zornotza, Kiroldegia
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoan oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek zuzendu eta koreografiatutako ikuskizuna, Ander Lipusen taula zuzendaritza eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Artedrama eta Argia dantzari taldearen produkzioa. Martin Zalakainen gerla, abentura eta maitasun istoriaren eszenaratze dantzatuaz gozatu daiteke ikuskizun honetan, zuzeneko musika, antzerkia eta koreografien eskutik. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak eszenaratzen dira.
- Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
- Antzerki-zuzendaritza: Ander Lipus
- Gidoia: Harkaitz Cano, Pio Barojan eleberrian oinarrituta.
- Aktorea: Josu Camara
- Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
- Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea.
- Jantzigintza: Amaia Bueno
- Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
- Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Gure-Kai (Deba), Astigar (Astigarraga).
Circle of Trust & Logela: Codice
2020/03/14 20:00
Irun, Amaia KZ
Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute.
Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna.
5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak
5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak
5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu
Fitxa
- Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
- Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
- Produkzioa: Toño Monzón
- Coreografías: Circle Of Trust
- Eszenografia: Logela
- Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
- Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
- Iraupena: 55 min