Agenda

Sharon Fridman: Dosis de paraiso

Noiz

2020/03/10 11:30

Non

Donostia, Egia Kultur Etxea

Topo egin zuten eta nork bere burua eman zion besteari. Nahasmenduaren ohitura aurkitu zuten, besarkadaren aukera eta bakardadearen beldurra. Paradisuan irautea ez zen gertatu erraza; orainean irautea, iraganaren islarik gabe eta etorkizunaren proiekziorik gabe.

Denok gabiltza geure buruaren bila, denok bidean, hautematen gaituen eta denboraren mugak lausotzen dituen argi uherraren pean, oroimenik gabeko ostertz baterantz, bakardade beterantz, non beharbada maitasuna agertuko baita bihotz-taupadan.

  • Zuzendaritza: Sharon Fridman
  • Dantzariak: Melania Olcina, Maite Larañeta

Irakurri gehiago

Eszena dantz

Noiz

2020/03/10 13:15

Non

Donostia, Victoria Eugenia

Martxoaren 10ean 13:15ean eta 16:30ean.

Lau dantza antzezlan:

REVERSO, Victor Fernández & Igor Calonge

Kalerako duoa da Reverso, ohikoak ez diren guneetarako. Bi-bitarako sortze-prozesu bat, topaketatik eta duo fisiko zorrotz bat ekinean jartzeko beharretik sortzen dena.

FIGHT, LASALA

Gizakiak borrokarekin duen harremana antzina-antzinakoa da. Denboraren hasiera-hasieratik dator. LASALAkoek osagai funtsezkotzat dute borroka, bizitzan oro har eta dantzan bereziki.

DON'T, KISS, Fabio Liberti

Don´t, Kiss pertsonen arteko harremanetan gertatu ohi diren menpekotasun emozionalei buruzko azterketatik sortu da. Zilbor-heste etenezin batek ezarritako lotura fisikoak harreman sinboliko horren zer-nolakoa nabarmentzen du, norberak hala nahita eta hala behar duelako irauten baitu. Interpreteentzat, erronkarik handiena piezak iraun bitartean musuari eustea da. Musua, muga eta une gorena adierazten duen ukipen-puntu bat, borondate baten unea eta marruskadura anker eta animala, erraz bihur daitekeena kontzesio eta derrigortze.

PICNIC ON THE MOON, Júlia Godino i Alexa Moya (Llego Tarde)

Picnic on the Moon bi pertsonaiaren tableau vivanta da. Picnic batean daude bi pertsonaiak, eguzkitan, eta haize leunak igurzten die ilea. Ingurua zoragarria da, dekoratua akasgabea, eszenatokia ideala. Gauza bakoitza egon behar duen lekuan dago. Politegia, erreala izateko. Baina zer gertatuko litzateke eguzkia ez balitz eguzkia, eta brisa ez balitz brisa? Eta haur baten jolas txoroko txotxongiloak bagina?

Picnic on the Moonek errealitate itxuraz akasgabearen eta barne mortuaren arteko kontrastea arakatzen du. Benetan betetzen al gaitu honelako errealitate batean bizitzeak? Eta itxurakerien jolasa besterik ez balitz?

Irakurri gehiago

Marco Vargas & Chloe Brule: Los cuerpos celestes

Noiz

2020/03/10 20:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia

Los Cuerpos Celestesek paisaia batzuk eskaintzen ditu, non bost interpretek topo egiten baitute eta elkartu egiten baitira definiezina den zerbait aurkitzeko. Duoak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak eratzen dira, eta gogoetan sartzen bakoitzaren lekuaz eta bestearekin duen harremanaz. Unibertsoaren ikuspegi unitario eta organikotik, non dena baitago lotuta eta batak besteari eusten, Marco Vargas & Chloé Brûlék zentzumenen bidaia bat proposatzen digute etereotasunetik gorpuztasunera. Flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko kontrasteen aberastasunarekin jolasean, freskoa osatzen dute gizakiez, non norbanako bakoitza osagai funtsezkoa baina ezdeusa baita unibertsoko agertoki handian.

  • Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloe Brule
  • Sorkuntza, interpretazioa: Marco Vargas, Chloe Brule, Gero Dominguez, Miguel Marin, Yinka Esi Graves 
  • Musika konposizioa: Miguel Marin

Irakurri gehiago