Agenda
Fraindarrak arraultze-eskean
2020/02/25 08:00
Lesaka
Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.
Puska biltzea eta zahagi-dantza
2020/02/25 10:00
Goizueta
Goizeko 9etan mozorroak gosaltzeko elkartuko dira eta 10etatik aurrera herrian eskean aritu dira. Bazkalostean, 17:30ean zahagi-dantza egingo dute herriko hainbat txokotan.
Sagar-dantza eta Hartza
2020/02/25 10:00
Arizkun
Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira.
Estudiantina
2020/02/25 10:30
Lekeitio
Lekeitioko Estudiantinak herriko kaleak alaituko ditu kantuekin.
Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
2020/02/25 13:00
Lantz
Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio.
Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]
einGO: plazan dantzan
2020/02/25 16:30
Mallabia, pilotalekuan.
Inauteri jaian, einGO-ren dantzaldia. Lehenengo zatian familian dantzan jarduteko proposamena (haur eta gurasoak elkarrekin). Jarraian, plazako dantzak guztientzat.
Txokolatadaren ostean, einGO Kantan Ta Dantzan.
Antolatzailea: Mallabiko Udala
Mamuxarroak
2020/02/25 17:00
Unanu
Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.
Damak
2020/02/25 17:00
Erratzu
Inaute asteartean ateratzen da Damen desfilea Erratzun. Dama hauek kalez kale aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen.
Kukumarroak
2020/02/25 17:00
Eskoriatza
Eskoriatzako inauterietako pertsonaia nagusiak kukumarroak dira. Inauterietako asteartean irteten dira. Basagizon hauek, negu amaieran, menditik jaitsi eta herritarrak zirikatzen eta beldurtzen ibiltzen ziren. Sabelean loredun mantala zeramaten eta bizkarrean, ardi-larrua. Haurrek burla egiten zieten: "kukumarro, txorimalo". Egun, Kultur Etxetik irteten dira haurrak zirikatzera puxikarekin.
Sardinaren ehorzketa
2020/02/25 18:00
Errenteria
18:00etan, Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du Sardina Ehorzketa iragartzeko eta Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra egingo dira. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Elizatik irtengo da eta honako ibilbidea egingo du: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da. Jarraian.- Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.
Toribio
2020/02/25 19:00
Kanpezu
Kanpezun inaute asteartean ateratzen dute Toribio. Lastoz sortua den panpina da eta herriko gaitz guztien erruduna. Toribiorekin batera kalejira egiten dute eta ondoren epaitua izaten da. Erruduna denez, ibai ertzera eraman eta bertan itotzen dute.
Martingala
2020/02/25 19:00
Burlata
Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.
Kaskaboboak eta Maskaritak
2020/02/25 19:00
Agoitz
Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.
Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak.
Momotxorroak
2020/02/25 19:00
Altsasu
Inaute astearte edo asteartita iluntzean elkartzen dira Juan Tranposo, akerra, momotxorroak... Altsasun. Jantzi, zikindu eta kalera irteten dira herritik dabilen jendea beldurtzen. Zenbait momentutan momotxorroen-zortzikoa dantzatzen dute.
Lezeagako sorgina
2020/02/25 19:15
Laudio
Inaute asteartean, 19:15etan emango zaio amaiera inauteriei Lezeagako sorginaren erreketarekin.
Txatamorroak, aittun handiya eta amin txikiya
2020/02/25 19:30
Arbizu
Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.