Agenda

Toni Jodar: Hitzaldi dantzatuak I eta II

Noiz

2020/12/03 18:00

Non

Bilbo, EHUko Bizkaia Aretoa

Toni Jodar-en Hitzaldi dantzatuak I eta II. 18:00etan izango da lehenengo zatia eta 19:30ean bigarren zatia. 

Proposamen honek jarraipena ematen die bere aurreko piezako edukiei: Toni Jodar explica la Danza Moderna y Contemporánea. Una confererencia bailada-ren xedea da publikoaren itaun honi erantzutea: ‘Eta Pinaren ostean, zer? Toni Jodaren kontakizuna bere ohiko formatuan azaltzen da, hau da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Orain dela gutxiko historiaz eta gaur egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dizkioten maisu-maistrak gogora ekarriz. Azalpenean zehar gorputzak astindu dituzten dantzaren erreferenteengandik eta gure mundua eraldatu duten gertaeretatik igaroko gara. Paradigma aldaketa horretan joera askok eta askok egiten diote beren ekarpena forma berrien fusioari eta esperimentazioari eta tradizioen berrirakurketari.

  • Adierazlea: Toni Jodar
  • Gidoia: Toni Jodar
  • Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Victor Molina
  • Irudia: Toni Roura
  • Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
  • Zuzendari kideak: Beatriu Daniel y Toni Jodar

 

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Kukai: Hnuy illa

Noiz

2020/12/03 19:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Irakurri gehiago

Bilaka: Saioak

Noiz

2020/12/03 19:30

Non

Zizur Nagusia, kultur etxea

Bilakan dantzariak eta musikariak bildu dira konposizio berriak sortzeko, euskal kultura tradizionala oinarri harturik. Bideo-instalazio batek eta zuzeneko kulturak esperientzia koreografikoa sendotuko dute. Horren ondorioz, ikusleak limurtu eta barne murgilketa batera eramanen dituzte euskal nortasunaren mami sakoneraino: hizkuntza bat eta tradizio bizi bat, transmititu beharrekoa, bizirik iraunen badu.

Irakurri gehiago

Verdini: Muxuka

Noiz

2020/12/03 20:00

Non

Donostia, Viktoria Eugenia

Egun batean leihoak ireki genituen eta isiltasuna beldurgarria zen.

Berriro ere leihoak ireki eta haize hotz bat sartu zen.

Atsekabeturik, gure entzumena irekitzen frogatu eta musikak liluratu gintuen.

Gure begiak ireki eta arteak eskutik hartu gintuen.

Animaturik gure bihotza irekitzea erabaki genuen eta dantzatutako muxu bat iritsi zitzaigun.

Une horretan, gure leihoak ireki genituen berriro eta itxaropen izpi bat sartu zen musikaren alaitasunarengatik, dantzaren hurbiltasunarengatik, azken finean kulturak dakarren magiarengatik.

Koreografia eta antzezpena: Isabel Verdini

Abenduaren 3an, Aniztasunaren eta Euskararen eguna izanik, ohi den bezala, Verdini Dantza Taldeak bere Saria emango du kultura munduko pertsona edo erakundeei, kultura munduan aniztasunaren eta Euskararen alde egiten duten lanarengatik eta haiekiko duten konpromezuarengatik.

Irakurri gehiago