Agenda

Elirale: O!

Noiz

2020/12/12 11:00

Non

Hernani, Biteri Kultur Etxea

Bi saio izango dira. Bata 11:00etan eta bestea 12:30ean.

Elirale konpainiaren sorkuntza berria

Emanaldi hau handi eta ttikientzat da. Bakarkako ikusgarri bat da Oihan Indartek dantzaturik eta Pantxika Telleriak koregrafiaturik.

Obra hau domo batean iragaiten da, publikoa kontaktu zuzenean da dantzariarekin ikuslearen eskarmentu berezi batentzat.

Irakurri gehiago

Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020

Noiz

2020/12/12 16:30

Non

Legazpi, Latxartegi Aretoa

Datozen Abenduaren 6an eta 12an, Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusia -Gipuzkoar erara- ospatuko da, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak, Errenteriako eta Legazpiko udalen laguntzarekin, antolatuta.

Abenduaren 6an, goizeko 11:30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean, A sailaren (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2007, 2009 eta 2009 urteetan jaiotakoak) txapelketak ospatuko dira.

Abenduaren 12an, arratsaldeko 16:30ean, Legazpiko Latxartegi Aretoan, D sailaren (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) txapelketa ospatuko da

2019-2020 Aurresku ligan sailkapenaren arabera lortuko da txapelketa hauetan parte hartzea. Saila bakoitzeko ongien sailkatutako ondorengo dantzari kopuruan:

  • A saila: 6 dantzari.
  • B saila: 12 dantzari.
  • D saila: 14 dantzari.

Dantzak

  • A saila: Txakolin eta Agurra.
  • B saila: Erribera eta Zortzikoa.
  • D saila: Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra.

Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu.

Dantzariek Gipuzkoako ohiko jantziaz hornitua dantzatu beharko dute.

Sariak

  • Saila bakoitzeko 6 sari nagusi banatuko dira:
  • Saria: Buruzagi makila eta garaikurra.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. Sariak: Trofeoa.
  • Gainontzeko dantzariek, oroigarria eskuratuko dute.
  • Bestelako sariak:
    • D saileko txapelketan jantzi egokienaren saria.
    • Liga txapeldunaren sariak ere banatuko dira.

Irakurri gehiago

Elena Cordoba: El nacimiento de la bailarina vieja

Noiz

2020/12/12 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Emakumezko dantzariaren figura gorputzak bere ahalmen osoekin egin dezakeen guztiaren paradigma izan da, are gehiago, gorputzak inoiz egin ez zezakeenaren paradigma ere izan da. Pentsa dezagun momentu batez zein izan litekeen emakumezko dantzari baten gorputzak eskainitako eredua. Paradigmatikoa izango ote zen gorputz zaurgarri, idor eta erakarmenik gabea? Ereduzkoa izango ote zen bere menperatzeko gaitasuna gero eta gehiago galtzen ari den gorputz bat? Itaun horietara geure burua hurbiltzeko, fikziozko eta paradoxazko izaki bat imajinatzea deliberatu dugu: emakumezko dantzari zaharra. Berez, zahar jaio zena. Larregizko formak dituen izaki bat, probetxugarri izatearen diskrezioa apurtu duen izaki bat, antiproduktibo eta antzua, eta gainera, hasieraren eta bukaeraren arteko diferentziak ere argi ez dauzkana.

  • Zuendaria: Elena Córdoba
  • Laguntzaileak: David Benito, Carlos Gárate eta Carlos Marquerie

 

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Daniel Abreu: El hijo

Noiz

2020/12/12 19:00

Non

Donostia, Gazteszena

Daniel Abreuk sortutako eta interpretatutako dantza-lan baten proiektu artistikoa da hau. 2014an, Dantzaren Sari Nazionala eman zitzaion, sorkuntzaren kategorian. Gaur egun, bere konpainia propioa zuzentzen du, 18 urte inguruko ibilbidearekin, Tenerifeko Auditorioan bizi den Lava Compañía de Danzaren zuzendaritza artistikoarekin batera. Bere ibilbide luzean dantzari, zuzendari, koreografo, soinu espazioaren sortzaile eta beste hainbat sari jaso ditu. Anterpretazioarekin, sorkuntzarekin eta irakaskuntzarekin konprometitua, hemen aurkeztuko du bere bakarkako ekoizpen berria, El Hijo izenekoa.

Irakurri gehiago