Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Marrauen soka-dantza

Marrauen soka-dantza

Noiz: 2026/02/15 12:00
Non: Gernika

Zaldunita edo inaute igandean, eguerdiko 12:00etan, puntuan, marrauek Gernikako Foru Plaza hartzen dute soka-dantza dantzatzeko. Soka-dantzak ohiko egitura du, hau da, desafioa, banan-banangoa, zubiak, agurrak eta abar. Dantzariak, ordea, maskara batekin eta gorputz guztia estaltzen dien lohihartzeko batekin dantzatzen dute.

Gernika: Marrauen soka-dantza 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Jardinzayen konpartsa

Jardinzayen konpartsa

Noiz: 2026/02/15 12:00
Non: Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak).

Gehiago irakurri

Elegante eguna

Elegante eguna

Noiz: 2026/02/15 12:30
Non: Azpeitia

Inaute igandean ospatzen dute Elegante eguna Azpeitian. Eguerdiko 12:30ean Eleganteen pasiera egiten da, herritarrak garai bateko soineko eta jazki apainekin jantzi ohi dira kalean gora, kalean behera pasiatzeko, antzinako antzera. Itsasikoen artzai-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastian eguneko danborradaren karrozarekin ere ikusi ahal izango dira. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.

 

Gehiago irakurri

Momoxarro txikiak

Momoxarro txikiak

Noiz: 2026/02/15 16:30
Non: Urdiain

Momoxarro txikiak irteten dira inauteri igandez Urdianingo kaleetra 16:30 edo 17:00ak aldera askotariko itxura hartuta. Batzuk ardi-narruak soinean, besteek ohe-estalkiak, beste batzuek txano konikoa jantziko dute. Guztiek aurpegia estalita eta farak izanen dituzte nondik dabiltzan jakiteko. Jendea zigorrekin berotzen ariko dira. Momoxarroak zirikatzeko honako errepika erabiltzen dute herritarrek: momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre konpañero.

Asteartean irtengo dira helduak.

Gehiago irakurri

Mamuxarro gazteak

Mamuxarro gazteak

Noiz: 2026/02/15 16:30
Non: Unanu

Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarro nagusien txanda bada ere, bi egun lehenago, igande edo zaldunitan, herriko mamuxarro gazteak ateratzen dira. 

Mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

Unanu: Mamuxarroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Zaku zaharrak

Zaku zaharrak

Noiz: 2026/02/15 19:00
Non: Lesaka

Zaldunita arratsaldez ateratzen dira zaku-zarrak Lesakan. Plazaren albo batean dagoen lasto tontor batetik lastoa hartuz eta zakuak honekin betez jazten dira zaku-zar-gaiak. Ondoren, kalez kale ibiltzen da zaku-zar taldea, lerroan martxan doala. Makil luze bat izaten du eskuan lerro buruak eta beste makila luzea azkenak. Musika hastearekin batera hasten da zaku-zarren martxa. Puxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzte eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak. Aldian behin gelditu eta fandangoa dantzatzen dute zaku-zarrek, besoekin, oin astun horiek altxatuko dituenik ez baitago.

Lesaka: Zaku zaharrak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Kintoen soka-dantza

Kintoen soka-dantza

Noiz: 2026/02/15 19:00
Non: Aretxabaleta

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

Gehiago irakurri

Fraindarrak arraultze-eskean

Fraindarrak arraultze-eskean

Noiz: 2026/02/16 08:00
Non: Lesaka

Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla! [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Puska biltzea

Puska biltzea

Noiz: 2026/02/16 08:00
Non: Goizueta

Mozorroak gooizeko 8:00etan irtengo dira inguruko baserrietan eskean egitera eta arratsalde iluntzean egingo dute buelta. 

 

Gehiago irakurri

Zingar-arrautze eskea

Zingar-arrautze eskea

Noiz: 2026/02/16 10:00
Non: Bera

Astelenitan zingar-arrautze eskea egiten da goizez Beran. Koadrilek euren mozorroak jantzi eta baserriz baserri aritzen dira. Baserri guztien aurrean "Zingar-arrautze, zingar-arrautze bat ez bada bertze, bertze!" kantatzen dute eta horrela lortzen dute egun horretako saria. 

Bera: Zingar-arrautze eskea 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930