Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Sagar-dantza eta Hartza

Sagar-dantza eta Hartza

Noiz: 2026/02/17 10:00
Non: Arizkun

Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira. 

 

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta zahagi-dantza

Puska biltzea eta zahagi-dantza

Noiz: 2026/02/17 10:00
Non: Goizueta

Goizeko 9etan mozorroak gosaltzeko elkartuko dira eta 10etatik aurrera herrian eskean aritu dira. Bazkalostean, 17:30ean zahagi-dantza egingo dute herriko hainbat txokotan. 

Goizueta: inauteriak 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Estudiantina

Estudiantina

Noiz: 2026/02/17 10:30
Non: Lekeitio

Lekeitioko Estudiantinak herriko kaleak alaituko ditu kantuekin.

Gehiago irakurri

Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

Noiz: 2026/02/17 13:00
Non: Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio.

 Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]

Gehiago irakurri

Txatamorroak, aittun handiya eta amin txikiya

Txatamorroak, aittun handiya eta amin txikiya

Noiz: 2026/02/17 16:00
Non: Arbizu

Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.

Gehiago irakurri

Mamuxarroak

Mamuxarroak

Noiz: 2026/02/17 17:00
Non: Unanu

Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

Unanu: Mamuxarroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Damak

Damak

Noiz: 2026/02/17 17:00
Non: Erratzu

Inaute asteartean ateratzen da Damen desfilea Erratzun. Damak kalez kale aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen. 

Gehiago irakurri

Kukumarroak

Kukumarroak

Noiz: 2026/02/17 17:00
Non: Eskoriatza

Eskoriatzako inauterietako pertsonaia nagusiak kukumarroak dira. Inauterietako asteartean irteten dira. Basagizon hauek, negu amaieran, menditik jaitsi eta herritarrak zirikatzen eta beldurtzen ibiltzen ziren. Sabelean loredun mantala zeramaten eta bizkarrean, ardi-larrua. Haurrek burla egiten zieten: "kukumarro, txorimalo". Egun, Kultur Etxetik irteten dira haurrak zirikatzera puxikarekin.

Gehiago irakurri

Momoxarroak

Momoxarroak

Noiz: 2026/02/17 18:00
Non: Urdiain

Astearte-inauterian 18:00ak aldera aterako dira momoxarroak Udiango kaleetara. Batzuk ardi-narruak soinean, besteek ohe-estalkiak, beste batzuek txano konikoa jantziko dute. Guztiek aurpegia estalita eta farak izanen dituzte nondik dabiltzan jakiteko. Jendea zigorrekin berotzen ariko dira. . Momoxarroak zirikatzeko honako errepika erabiltzen dute herritarrek: momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre konpañero.

Gehiago irakurri

Sardinaren ehorzketa

Sardinaren ehorzketa

Noiz: 2026/02/17 18:00
Non: Errenteria

18:00etan, Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du Sardina Ehorzketa iragartzeko eta Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra egingo dira. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Juan de Olazabal kaletik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Ibilbidea: Olazabal kalea, Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da. Jarraian, herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Ereintza dantza taldeko dantzariek hartzen dute parte Herriko Plazako agurrean eta bertan, sardina  erretzen da. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031