Dokumentuaren akzioak
Agenda

Bilaka + Daniel San Pedro: Bezperan
Noiz: 2025/09/14 19:00Non: Miarritze, Kasinoko antzokia
Bezperan neguko arratsalde batean beila batekin hasten da. Antzinako tradizio bati jarraituz, erleak dira heriotza baten berri jasotzen lehenak, lasai gera daitezen, joan ez daitezen eta eztia ekoizten jarrai dezaten. Negua hil da, lurra esnatzeko ordua da, lurrari erregutzeko ordua. Euskal Herrian, jainko-jainkosak ez daude zeruan, lur azpian baizik. Izerdia gora doa, eta naturari bizia ematen dio. Zainetan barrena lasterka doan eta lur desiratu hau gainezkatzen duen odol bizia. Bizi, maitatu eta dantza egin behar da urtaro berria ospatzeko. Natura Euskal Herriaren ariman dago. Euskal arte, kantu, musika, poesia eta dantza molde guztien inspirazio iturria da. Sinesmen, kondaira eta tradizioen oinarria da. Lurraren, pertsonen eta espirituen arteko lotura estua ehuntzen du. Baionan finkatua, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalaren luzapen garaikidean lan egiten duen artista kolektiboa da Bilaka. Oraingo honetan, Daniel San Pedrorekin, piezaren zuzendariarekin, aritu da lankidetzan, eta sentsibilitate artistiko bera dute biek.

Tio Teronen semeak: Haurreskolari
Noiz: 2025/09/14 19:30Non: Elorrio, Plaza
Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!

Nerea Vesga + Adriana Bilbao: Cruzades
Noiz: 2025/09/19 19:00Non: Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Nerea Vesgak eta Adriana Bilbaok sustraitik begiratzen diote arteari. Nerea Vesga bere tradizioaren, euskal dantzaren egungo begiradatik abiatzen da. Adriana Bilbao flamenkoaren iratxoak harrapatu zuen, eta hori da bere adierazpidea agertokian. Bi dantza estilo irudikatzen dituzte, bi lengoaia, bi begirada garaikide sustraiei. Dantzaren bidez hitz egiten eta ulertzen dute elkar, Julen Achiaryren zuzeneko musikaz lagunduta. Sustraien eta identitatearen arteko ezberdintasuna ez da eragozpena; aitzitik, sustrai horiek zabaltzeko aukera bat dira. Obrak mugimendu desberdinei buruzko hausnarketa egiten du. Nerea euskal dantzaren arintasunarekin, Adriana, beso adierazkorrekin eta takoiekin agertokia bere flamenkoarekin kolpekatuz. Tradizioak berreskuratzen dituen elkarrizketa, horiek nola gerturatzen eta urruntzen gaituzten nabarmentzen duena, istorio partekatu bat, eta aldi berean, bakarra. Fitxa teknikoa:

Zelatungo Erromeria
Noiz: 2025/09/21 11:00Non: Zelatun (Errezil)
Hernio mendiaren magalean kokatzen den Zelatuneko erromeriak ezagunak dira oso. Iraileko igande guztietan jende ugari bertaratzen da dantzara. Abuztuak 29, ostirala. San Joan Txiki Trikitilariak: Lidia eta Hitzeder. Irailak 7, igandea Trikitilariak: Enaitz eta Erkizi. Irailak 14, igandea Trikitilariak: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun. Irailak 21, igandea Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga. Irailak 28, igandea Trikitilariak: Izer eta Alabier.

Zelatungo Erromeria
Noiz: 2025/09/28 11:00Non: Zelatun (Errezil)
Hernio mendiaren magalean kokatzen den Zelatuneko erromeriak ezagunak dira oso. Iraileko igande guztietan jende ugari bertaratzen da dantzara. Abuztuak 29, ostirala. San Joan Txiki Trikitilariak: Lidia eta Hitzeder. Irailak 7, igandea Trikitilariak: Enaitz eta Erkizi. Irailak 14, igandea Trikitilariak: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun. Irailak 21, igandea Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga. Irailak 28, igandea Trikitilariak: Izer eta Alabier.

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza
Noiz: 2025/09/28 11:30Non: Iruñea, Alde Zaharra
Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza kaleratuko du. Hau izanen da programa:

Paloteadoa
Noiz: 2025/09/29 18:30Non: Cortes
Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Migel Deuna. Dantzariak agertzen dira bai goizeko 11:30ean hasten den prozesioan, bai arratsaldean, 18:30ean egiten dancea edo paloteadoan.
Dokumentuaren akzioak