Dokumentuaren akzioak
Agenda

Dantza Plaza
Noiz: 2025/05/10 19:00Non: Getxo, Malakate parkea (Andra Mari)
Erromeria Getxoko dantza taldeen eskutik.

Provisional Danza: Cuando quieras
Noiz: 2025/05/10 19:00Non: Bilbo, La Fundicion
Podemos decir cuando quieras voy Fitxa artistikoa:
Podemos decir cuando quieras no vengo
Pero no podemos decir cuando quieras te quiero
Podemos decidir qué mirar o qué escuchar
No podemos decir, aunque lo digamos, cuando quieras te veo o te oigo
Que extraño sería decir cuando quieras te beso, cuando quieras te abrazo
Y en cambio que dulce escuchar de tus labios
cuando quieras me quieres
cuando quieras me besas
cuando quieras me abrazas / J.J Morata

Qabalum: Todo este ruido
Noiz: 2025/05/10 20:00Non: Azkoien, Kultur Etxea
*DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan. Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean... Fitxa artistikoa:

Mirandaola eguna
Noiz: 2025/05/11 09:00Non: Legazpi, Mirandaola Parkea
Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, maiatzaren 4 ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:

Aukeran: Amama
Noiz: 2025/05/11 18:00Non: Getxo, Muxikebarri
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista. Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin. Adina: + 4 urte

Haatik: Ots
Noiz: 2025/05/11 19:00Non: Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu. Fitxa artistikoa:

Provisional Danza: Cuando quieras
Noiz: 2025/05/11 19:00Non: Bilbo, La Fundicion
Podemos decir cuando quieras voy Fitxa artistikoa:
Podemos decir cuando quieras no vengo
Pero no podemos decir cuando quieras te quiero
Podemos decidir qué mirar o qué escuchar
No podemos decir, aunque lo digamos, cuando quieras te veo o te oigo
Que extraño sería decir cuando quieras te beso, cuando quieras te abrazo
Y en cambio que dulce escuchar de tus labios
cuando quieras me quieres
cuando quieras me besas
cuando quieras me abrazas / J.J Morata

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/05/16 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen erromeria
Noiz: 2025/05/17 18:30Non: Plaza Berria, Donostia
Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Donostiako Plaza Berrian. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta beste dantza asko ikasi eta dantzatzeko aukera izango da Jon Iraola dantza-maisuaren laguntzaz. Programa: https://labur.eus/j5ups4rn

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (4. saioa)
Noiz: 2025/05/23 18:30Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
MINTEGIA (4. saioa) Gaurko gaia: jauziak (aurreko saioaren jarraipena) Nori zuzenduta: Ordutegia: 18.30 - 22.00 Parte-hartzea: 10,00 euro Laguntzailea: Elgetako Udala
Dokumentuaren akzioak