Dokumentuaren akzioak
Agenda

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/10/13 12:30Non: Durango, Udaletxe Plaza
San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte eta ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute: dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta soka-dantza edo erregelak. Dantzari-dantzako sortan barruan platillu-dantza eskaintzen dute dantzariek, 1999. urtean Kriskitin dantza taldearen eskutik berreskuratutako dantza.

Adriana Bilbao: Amores, maitasunak
Noiz: 2025/10/15 19:00Non: Bakio, Txakolingunea
MAITASUNAK Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dantzatutako abesti eta olerkien suite bat da, maitasunaren hariaz lotuta, forma eta imajinario ezberdinetan. Eszenaratze xume eta soil batekin, antzezlanaren hiru interpreteek (ahotsa, gitarra eta dantza) bidaia egiten dute, MAITASUN inozenteenetatik abiatu eta pasionalenak, obsesiboenak eta espiritualenak Tradizio kulturalean eta erreferentziazko poeta handietan oinarrituta, Beñat Achiary, Raúl Corredor eta Adriana Bilbaok zentzumenentzako gozamena izatea eta ederraren indarra gainditzea eskatzen duen obra hau sortu dute. Fitxa artistikoa:
zeharkatzen dituena, norberaren maitasunera eta, berarekin, sublimera iritsi arte.

Helduen plaza-dantza ikastaroa
Noiz: 2025/10/20 20:00Non: Andoain, Olagain (Urkiren lokalean)
Helduen plaza dantza ikastaroa antolatu du Andoaingo Urki dantza taldeak urriaren 20tik maiatzera:

Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista
Noiz: 2025/10/25 10:00Non: Eibar, Markeskoa Jauregia
Emakumeak Mugimenduan emakumeentzako sormen eta autoezagutza espazio bat da. Dantza mugimendu terapian oinarritutako proposamen bat da eta buruaren eta gorputzaren arteko harremanean oinarritzen da. Irakaslea: Oihane Vicente Aguirrezabal Informazio gehiago: Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista
Emakumeon jabekuntza feminista, osotasun batean bilatzen badugu, ezinbestekoa da gorputzaren jabekuntza prozesua bertan integratzea eta horretarako sortu zen Emakumeak Mugimenduan.

Maskaraba
Noiz: 2025/10/25 11:00Non: Kanpezu
Dokumentuaren akzioak