Sleepwalk Collective: Swimming Pools
- https://dantzan.eus/agenda/sleepwalk-collective-swimming-pools
- Sleepwalk Collective: Swimming Pools
- 2022-02-24T19:00:00+01:00
- 2022-02-24T23:59:59+01:00
- Iara Solanok eta Sammy Metcalfek osatzen duten Sleepwalk Collective konpainiak azken sormen-proiektua aurkeztuko du: Swimming Pools. Desirari eta malenkoniari buruzko pieza psikodeliko bat da, etorkizunaren distira itsugarriaren azpian bizia nolakoa izan litekeen erakusten duena. Bideo-joko retro baten goranzko mailen antzera antolatutako irudizko igerileku batzuen bidez, bakarrizketa intimoen sekuentzia batek gainezka egiten du; eldarnioa eta errebelazioa banatzen dituen ertz finaren gainean orekatutako bakarrizketak dira denak. Bakarrizketa-erako epifania horien isuri-izaera malenkoniatsuak, konpainiak bereizgarri dituen poesia bisual eta testualarekin eta soinu- eta argiztapen-mailako diseinu hipnotikoarekin uztartuta, kontrapuntu konplexua eskaintzen die bideo-joko konbentzionaletako balio matxistei eta garaileei. Konpainiaren lanaren barruko fase berri batetik abiatutako proiektua da, bere elkarlaneko lehen hamarkada definitu duten eskala txikiko sorkuntzaren berezko lo-fi eta diy estrategietatik urrunduta, asmo puztuagoko praktika eta egitura handiagoak eta hedatzaileagoak erabiltzen dituena.
2022/02/24 19:00
Bilbo, Azkuna Zentroa
Iara Solanok eta Sammy Metcalfek osatzen duten Sleepwalk Collective konpainiak azken sormen-proiektua aurkeztuko du: Swimming Pools. Desirari eta malenkoniari buruzko pieza psikodeliko bat da, etorkizunaren distira itsugarriaren azpian bizia nolakoa izan litekeen erakusten duena. Bideo-joko retro baten goranzko mailen antzera antolatutako irudizko igerileku batzuen bidez, bakarrizketa intimoen sekuentzia batek gainezka egiten du; eldarnioa eta errebelazioa banatzen dituen ertz finaren gainean orekatutako bakarrizketak dira denak.
Bakarrizketa-erako epifania horien isuri-izaera malenkoniatsuak, konpainiak bereizgarri dituen poesia bisual eta testualarekin eta soinu- eta argiztapen-mailako diseinu hipnotikoarekin uztartuta, kontrapuntu konplexua eskaintzen die bideo-joko konbentzionaletako balio matxistei eta garaileei. Konpainiaren lanaren barruko fase berri batetik abiatutako proiektua da, bere elkarlaneko lehen hamarkada definitu duten eskala txikiko sorkuntzaren berezko lo-fi eta diy estrategietatik urrunduta, asmo puztuagoko praktika eta egitura handiagoak eta hedatzaileagoak erabiltzen dituena.