Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Sleepwalk Collective: Swimming Pools

Dokumentuaren akzioak

Sleepwalk Collective: Swimming Pools

Noiz 2022/02/24
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Iara Solanok eta Sammy Metcalfek osatzen duten Sleepwalk Collective konpainiak azken sormen-proiektua aurkeztuko du: Swimming Pools. Desirari eta malenkoniari buruzko pieza psikodeliko bat da, etorkizunaren distira itsugarriaren azpian bizia nolakoa izan litekeen erakusten duena. Bideo-joko retro baten goranzko mailen antzera antolatutako irudizko igerileku batzuen bidez, bakarrizketa intimoen sekuentzia  batek gainezka egiten du; eldarnioa eta errebelazioa banatzen dituen ertz finaren gainean orekatutako bakarrizketak dira denak.

Bakarrizketa-erako epifania horien isuri-izaera malenkoniatsuak, konpainiak bereizgarri dituen poesia bisual eta testualarekin eta soinu- eta argiztapen-mailako diseinu hipnotikoarekin uztartuta, kontrapuntu konplexua eskaintzen die bideo-joko konbentzionaletako balio matxistei eta garaileei. Konpainiaren lanaren barruko fase berri batetik abiatutako proiektua da, bere elkarlaneko lehen hamarkada definitu  duten eskala txikiko sorkuntzaren berezko lo-fi eta diy estrategietatik urrunduta, asmo puztuagoko praktika eta egitura handiagoak eta hedatzaileagoak erabiltzen dituena.

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2025 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Abuztua 2025 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930