Sleepwalk Collective: Swimming Pools

  • Sleepwalk Collective: Swimming Pools
  • 2022-02-24T19:00:00+01:00
  • 2022-02-24T23:59:59+01:00
  • Iara Solanok eta Sammy Metcalfek osatzen duten Sleepwalk Collective konpainiak azken sormen-proiektua aurkeztuko du: Swimming Pools. Desirari eta malenkoniari buruzko pieza psikodeliko bat da, etorkizunaren distira itsugarriaren azpian bizia nolakoa izan litekeen erakusten duena. Bideo-joko retro baten goranzko mailen antzera antolatutako irudizko igerileku batzuen bidez, bakarrizketa intimoen sekuentzia  batek gainezka egiten du; eldarnioa eta errebelazioa banatzen dituen ertz finaren gainean orekatutako bakarrizketak dira denak. Bakarrizketa-erako epifania horien isuri-izaera malenkoniatsuak, konpainiak bereizgarri dituen poesia bisual eta testualarekin eta soinu- eta argiztapen-mailako diseinu hipnotikoarekin uztartuta, kontrapuntu konplexua eskaintzen die bideo-joko konbentzionaletako balio matxistei eta garaileei. Konpainiaren lanaren barruko fase berri batetik abiatutako proiektua da, bere elkarlaneko lehen hamarkada definitu  duten eskala txikiko sorkuntzaren berezko lo-fi eta diy estrategietatik urrunduta, asmo puztuagoko praktika eta egitura handiagoak eta hedatzaileagoak erabiltzen dituena.
Sleepwalk Collective: Swimming Pools
Noiz

2022/02/24 19:00

Non

Bilbo, Azkuna Zentroa

Iara Solanok eta Sammy Metcalfek osatzen duten Sleepwalk Collective konpainiak azken sormen-proiektua aurkeztuko du: Swimming Pools. Desirari eta malenkoniari buruzko pieza psikodeliko bat da, etorkizunaren distira itsugarriaren azpian bizia nolakoa izan litekeen erakusten duena. Bideo-joko retro baten goranzko mailen antzera antolatutako irudizko igerileku batzuen bidez, bakarrizketa intimoen sekuentzia  batek gainezka egiten du; eldarnioa eta errebelazioa banatzen dituen ertz finaren gainean orekatutako bakarrizketak dira denak.

Bakarrizketa-erako epifania horien isuri-izaera malenkoniatsuak, konpainiak bereizgarri dituen poesia bisual eta testualarekin eta soinu- eta argiztapen-mailako diseinu hipnotikoarekin uztartuta, kontrapuntu konplexua eskaintzen die bideo-joko konbentzionaletako balio matxistei eta garaileei. Konpainiaren lanaren barruko fase berri batetik abiatutako proiektua da, bere elkarlaneko lehen hamarkada definitu  duten eskala txikiko sorkuntzaren berezko lo-fi eta diy estrategietatik urrunduta, asmo puztuagoko praktika eta egitura handiagoak eta hedatzaileagoak erabiltzen dituena.