Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Russian Classical Ballet: Intxaur-hauskailua

Dokumentuaren akzioak

Russian Classical Ballet: Intxaur-hauskailua

Noiz 2014/01/15
20:00
Non Tolosa, Leidor aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Obraren sinopsia

Lehenengo ekitaldia

Mariari, Eguberri jaietan, intxaur-hauskailu bat baino ez den panpin itsusi bat oparitzen dio bere aita besoetakoak, Drosselmeyerrek. Bekaizkeriaz, anaia Federicok jostailua apurtzen du. Drosselmeyerrek konpondu egingo du ordea, eta gaua heltzean, gertakari bitxien lekuko izango da Maria: Gabonetako zuhaitza hazteaz gain, borroka sortuko bait da saguen eta bere Intxaur-hauskailuaren artean. Mariak heriotzatik salbatzen du panpina Saguen Erregeari kaskarreko bat emanez. Segituan bera zorabiatzen da.

Bigarren ekitaldia

Esnatzean, Mariari Drosselmeyer datorkio bisitan eta "Intxaur gogorraren" istorioa kontatzen dio: "Baziren behin alabatxo bat zuten Errege-Erregina batzuk. Erregeak erresumatik bota zuen Sagu Jauna eta, mendekuaren beldur, katu bat jarri zuen haurraren sehaska ondoan. Zaintza jarri arren, printzesari begizkoa botatzea lortuko du Saguak eta umea itsusi bihurtuko da bat-batean. Drosselmeyerrek, gorteko aztiak, dio Cratacuceko intxaur batek bakarrik salbatu ahal izango duela printzesa. Bidaiari ekingo dio intxaur famatuaren bila mundua barrena, eta azkenean Nurembergeko lehengusu baten etxean aurkituko du. Haren semea, Drosselmeyerren iloba, izango da printzesarentzat intxaurra hautsiko duena. Intxaurra jan eta gero, honek bere edertasuna berreskuratu du. Baina mutil gaztea intxaur-hauskailu bihurtuko da, printzesa sorginkeriatik askatzeagatik. Drosselmeyerrek berriz dio, Saguen Erregea garaitu ondoren eta neska eder batek emango dion maitasunari esker lortu ahal izango duela mutilak lehen zuen itxura. Saguen Erregea hil egin da. Mariak Intxaur-hauskailua maite du eta mutil gazteak lehen zuen itxura berreskuratzen du".

Istorioa amaierara iritsi da eta Maria bakarrik dago bere egurrezko jostailuarekin. Drosselmeyer ilobarekin batera iritsi da. Mariak bere ametsetako mutila ezagutuko du...

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031