Nova Galega de Danza: Leira
- https://dantzan.eus/agenda/nova-galega-de-danza-leira
- Nova Galega de Danza: Leira
- 2022-10-22T20:00:00+02:00
- 2022-10-22T23:59:59+02:00
- *Iturritik jaialdiaren barruan. Gorpuzak eta lurrak beren arteko loturak estutzen dituzte, landa-lanen edertasun gogorrera eramaten gaituen dantza eta musika ikuskizun batean. Emakumea da lotura teluriko horren erdigunea; gau eta egun, lanaldiz lanaldi, urtaroen segida agortezin batean errepikatua. Eguzkia eta euria, haize izoztua, aire zabaleko paisaia gordinak... giza koreografia batek bakarrik habitatuak: nekazaritzako lanabesena, zamatzen eta arrastaka ari diren gorputzena, lurrean goldatutako ildoen artean dantzan dabiltzanena. Baina Leira eskuekin, gorputzez gorputz egindako lanaren alaitasun xume eta ausarta ere bada: Galizia denboragabe eta magiko baten ospakizuna. Zuzendaritza artistikoa: Jaime Pablo Díaz Koreografia: Iker Gómez, Jaime Pablo Díaz Dantzariak: Iván Villar, Pablo Sánchez / Ricardo Fernández Dantzariak: Estefanía Gómez, Inés Vieites / Uxía Rivas Eszenografía: Jaime Pablo Diaz Musika konposizioa: Sergio Moure de Oteyza Ahotsa eta zuzeneko musika: Rosa Cedrón Ahotsak: Aida Tarrío Perkusioak: Miguel Anxo López Diseinua eta argiztapena: Antón Cabado Jantzigintza: Erica Oubiña Soinua: Alberto Beade Ekoizpena: Nova Galega de Danza Dosierreko argazkiak: Rubén Marta Ruso Koordinatzailea: Mon Rivas Prentsa eta banaketa: Kandengue Arts Oharra Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta dantzan espezializatutako zenbait gonbidaturekin bildu ahal izango dira antzokiko Klub Aretoan, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. Iraupena: 60 minutu.
2022/10/22 20:00
Donostia, Victoria Eugenia
*Iturritik jaialdiaren barruan.
Gorpuzak eta lurrak beren arteko loturak estutzen dituzte, landa-lanen edertasun gogorrera eramaten gaituen dantza eta musika ikuskizun batean. Emakumea da lotura teluriko horren erdigunea; gau eta egun, lanaldiz lanaldi, urtaroen segida agortezin batean errepikatua. Eguzkia eta euria, haize izoztua, aire zabaleko paisaia gordinak... giza koreografia batek bakarrik habitatuak: nekazaritzako lanabesena, zamatzen eta arrastaka ari diren gorputzena, lurrean goldatutako ildoen artean dantzan dabiltzanena. Baina Leira eskuekin, gorputzez gorputz egindako lanaren alaitasun xume eta ausarta ere bada: Galizia denboragabe eta magiko baten ospakizuna.
- Zuzendaritza artistikoa: Jaime Pablo Díaz
- Koreografia: Iker Gómez, Jaime Pablo Díaz
- Dantzariak: Iván Villar, Pablo Sánchez / Ricardo Fernández
- Dantzariak: Estefanía Gómez, Inés Vieites / Uxía Rivas
- Eszenografía: Jaime Pablo Diaz
- Musika konposizioa: Sergio Moure de Oteyza
- Ahotsa eta zuzeneko musika: Rosa Cedrón
- Ahotsak: Aida Tarrío
- Perkusioak: Miguel Anxo López
- Diseinua eta argiztapena: Antón Cabado
- Jantzigintza: Erica Oubiña
- Soinua: Alberto Beade
- Ekoizpena: Nova Galega de Danza
- Dosierreko argazkiak: Rubén Marta Ruso
- Koordinatzailea: Mon Rivas
- Prentsa eta banaketa: Kandengue Arts
Oharra
Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta dantzan espezializatutako zenbait gonbidaturekin bildu ahal izango dira antzokiko Klub Aretoan, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. Iraupena: 60 minutu.