Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Laila Tafur: Monstruo

Dokumentuaren akzioak

Laila Tafur: Monstruo

Noiz 2020/09/04
20:30
Non Donostia, Tabakalera
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dantza garaikidea + solasaldia

MONSTRUO – 35min.

Fatima Mirandak hauxe zioen elkarrizketa batean: "Aldarrikatzen dut garrasia, kurrinka, negarra. Hizkuntzaren erabilera aurre-sintaktikoa aldarrikatzen dut". Berak bezala, nik ere munstroa aldarrikatzen dut dantzaren forma natural gisa; esanahiaren eta haragiaren arteko marruskaduragatik sortzen dena. Igurtzi horrek forma sortzen du; informazioa ematen du. Fatima Mirandak bezala, izendatu ezin den hori dantzaren egoera naturala dela aldarrikatzen dut. Zehaztugabetasuna bertute gisa, deformazioa edertasun gisa. Kontatu nahi dudana da nola haragiak izendatua izatetik ihes egiten duen.

Fitxa

  • Sorkuntza eta dantza: Laila Tafur
  • Konpainiako damak: Carmelo Fernández, Albert Quesada, Lipi Hernández eta Janet Novás
  • Musika: Enrique Morente, Cecilia Bartoli, Abner Jay

 

Granadan jaio nintzen, Reykjavikeko Arte Unibertsitateko eta Lisboako Politeknikako dantza saileko ikasle-trukean parte hartu nuen, eta, azkenik, Bartzelonako Institut del Teatren Koreografian lizentziatu nintzen. 2017-2018 ikasturtean, Sofia Erregina eta Cuencako Unibertsitatearen MPECV Masterra egin nuen, eta bertan hasi zen nire interesa abestiarekiko eta hurbilketa amateurra egin nuen ezagutza-produkziora. Urtebete daramat ikerketa horrekin MACBAko Ikasketa Independenteen Programaren barruan, eta, bertan, pentsamendu kritikoarekin dudan inplikazioa handitu egin da. Ikerketa horrek Carne de Canción izena hartu du eta soinu-produkziorako hurbilketa amateurra eta dantzari profesionalaren lanbidea uztartu egin dira; azken honetan espezializazioa eta maisutasunaren nahia nagusi direlarik. Era berean, Alba Riherekin batera, TNT, CA2M eta Granerren laguntzaz, Cobalto fabrikatu dugu. Bakarka eta oso dantza garaikidekoak, berriz, hauexek: Mi Arma, western flamenko bat; Susobras, dantzaren beraren inguruko lana; eta Monstruo, adierazezina, gaitzesgarria, hezigaitza edo basatia. Materialari begira, hiru obra hauetan erakunde hauek parte hartu dute: Masdanza, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoa, Graner, G.R.U.A, Sismograf Escena Poblenou, La Caldera, Barceloneta, Leal Lav, Espaço do Tempo eta ADF. Ondoko pertsona hauentzat ere lan egin dut: Xavier Le Roy, Janet Novas, Jerome Bel, Albert Quesada, Carmelo Fernandez, Lipi Hernandez, Vero Cendoya eta Taiat Dansa.

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031