La montaña enmascarada

  • La montaña enmascarada
  • 2022-06-09T19:30:00+02:00
  • 2022-06-09T23:59:59+02:00
  • Domingo Morenoren Mendi maskaratua edo La montaña enmascarada dokumentalak Pirinioetako neguko festa eta erritualak jasotzen ditu. Euskal Herriari dagokionez, Zuberoako maskaradak eta Altsasuko, Zubietatako eta Lantzeko inauteriak ageri dira. Trailerrean 1965ko Lantzeko inauterietan Enrique Ros Piñeronek grabatutako irudiak ikus ditzakegu. 90 minutuko dokumentalak, lekukotasunean oinarritutako bidaia antropologikoa egiten du. Besteak beste, inauterietan adituak diren Josefina Roma, Thierry Truffaut, Juan Antonio Urbeltz eta Roberto Boschi eginiko elkarrizketak jaso dira, eta baita inauterietako protagonistenak ere bai, Mixel Etxekopar eta Batitte Berrogain zuberotarrak tarteko. Inauteriak lurraldeen arteko lotura moduan planteatzen dira. Neguko hainbat festetako pertsonaiak, sinboloak, estetika, musika eta dantzak konparatzeko aukera ematen du; protagonistetako bakoitza bere hizkuntzan ari da: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gazteleraz. Fitxa teknikoa Izenburua: La montaña enmascarada Iraupena: 102' Generoa: Dokumentala Zuzendaria: Domingo Moreno Gidoia: Domingo Moreno, Luisa Latorre  Argazkia eta soinua: Sebastián Vanneuville, Domingo Moreno  Montajea eta soinuaren diseinua: Luisa Latorre Narratzailea: Jesus Brotons  Soinu estudioa: Estudios Roma  Diseinu grafikoa: Luisa Latorre  Ekoizpen zuzendaria: Domingo Moreno
La montaña enmascarada
Noiz

2022/06/09 19:30

Non

Iruñea, Nafarroako Filmoteka

Domingo Morenoren Mendi maskaratua edo La montaña enmascarada dokumentalak Pirinioetako neguko festa eta erritualak jasotzen ditu. Euskal Herriari dagokionez, Zuberoako maskaradak eta Altsasuko, Zubietatako eta Lantzeko inauteriak ageri dira. Trailerrean 1965ko Lantzeko inauterietan Enrique Ros Piñeronek grabatutako irudiak ikus ditzakegu.

90 minutuko dokumentalak, lekukotasunean oinarritutako bidaia antropologikoa egiten du. Besteak beste, inauterietan adituak diren Josefina Roma, Thierry Truffaut, Juan Antonio Urbeltz eta Roberto Boschi eginiko elkarrizketak jaso dira, eta baita inauterietako protagonistenak ere bai, Mixel Etxekopar eta Batitte Berrogain zuberotarrak tarteko. Inauteriak lurraldeen arteko lotura moduan planteatzen dira. Neguko hainbat festetako pertsonaiak, sinboloak, estetika, musika eta dantzak konparatzeko aukera ematen du; protagonistetako bakoitza bere hizkuntzan ari da: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gazteleraz.

Fitxa teknikoa

  • Izenburua: La montaña enmascarada
  • Iraupena: 102'
  • Generoa: Dokumentala
  • Zuzendaria: Domingo Moreno
  • Gidoia: Domingo Moreno, Luisa Latorre 
  • Argazkia eta soinua: Sebastián Vanneuville, Domingo Moreno 
  • Montajea eta soinuaren diseinua: Luisa Latorre
  • Narratzailea: Jesus Brotons 
  • Soinu estudioa: Estudios Roma 
  • Diseinu grafikoa: Luisa Latorre 
  • Ekoizpen zuzendaria: Domingo Moreno