Dokumentuaren akzioak
Errusiako Ballet Klasikoa: Giselle
Errusiako Ballet Klasikoa, Evgeniya Bespalova dantzari ospetsuak zuzentzen duen Moskuko konpainia ospetsua, berriz ere hemen da ballet klasikoko maisulanetako bat aurkezteko: Giselle. Amodiozko eta traiziozko istorio bat da, eta amaiera txundigarria du. Dantza klasikoko errepertorioko obra bereizgarrienetako bat da.
Giselle obrak basoko espirituei eta naturako indarrei dei egiten die; hain zuzen ere, edertasun tragikoari. Obraren bigarren ekitaldiari «ekitaldi zuri» esaten zaio, willy deiturikoengatik, eta oso dotorea da, Beltxargen aintzira balleteko II. eta IV. ekitaldiak bezain perfektua. Giselle ballet erromantikoko maisulana dela esaten da, eta interes handia pizten du, maila handia duelako, bai teknikoki (dantzari nagusiak pertsonaia interpretatzerakoan), bai mimikoki (komunikatzeko gorputzaren mugimenduak erabiltzen dituen adierazpen artistiko gisa).
Dokumentuaren akzioak