Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan

  • Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan
  • 2019-09-28T12:00:00+02:00
  • 2019-09-28T23:59:59+02:00
  • Beasaingo Igartza Jauregian izango da Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa irailaren 28tik urriaren 23ra. Aurtzaka dantza taldearen 40. urteurrenaren eta Beasaingo udazken kulturalaren barruan egingo du parada Goierrin erakusketak. Erakusketarekin batera, Aurtzaka dantza taldeak, Beasaingo udalak eta dantzan.eus-ek elkarlanean hainbat jarduera antolatu dituzte datozen asteetarako. Beasaineko Igartzako Jauregiko erakusketa aretoan izango da ikusgai euskal dantza ikusle ororengana hurbiltzea helburu duen erakusketa ibiltaria. Euskal dantzen argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak edota soinu zatiak topatuko ditu bisitariak. Edukiak bisitarien eskutan uzten dira ukipen-pantaila, formatu handiko telebista, kuadro numeriko, ordenagailu eta bideoproiekzio eremuen bidez. Testuak euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez daude. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00- 20:00. Asteburu eta besta egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 Xehetasunak: Tfnoa: +33 943 02 80 50 / udala@beasain.eus
Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan

Soka erakusketa, Gasteiz, 2019-01-18. Argazkia: Oihaneder

Noiz

2019/09/28 12:00

Non

Beasain, Igartza Jauregia

Beasaingo Igartza Jauregian izango da Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa irailaren 28tik urriaren 23ra. Aurtzaka dantza taldearen 40. urteurrenaren eta Beasaingo udazken kulturalaren barruan egingo du parada Goierrin erakusketak. Erakusketarekin batera, Aurtzaka dantza taldeak, Beasaingo udalak eta dantzan.eus-ek elkarlanean hainbat jarduera antolatu dituzte datozen asteetarako.

Beasaineko Igartzako Jauregiko erakusketa aretoan izango da ikusgai euskal dantza ikusle ororengana hurbiltzea helburu duen erakusketa ibiltaria. Euskal dantzen argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak edota soinu zatiak topatuko ditu bisitariak. Edukiak bisitarien eskutan uzten dira ukipen-pantaila, formatu handiko telebista, kuadro numeriko, ordenagailu eta bideoproiekzio eremuen bidez. Testuak euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez daude.

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00- 20:00. Asteburu eta besta egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
  • Xehetasunak: Tfnoa: +33 943 02 80 50 / udala@beasain.eus