Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Cristina Gómez: Dance is my heroine

Dokumentuaren akzioak

Cristina Gómez: Dance is my heroine

Noiz 2023/01/14
19:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Zu zeu izan nahi ez izatea eta inoiz baino gehiago zu izanez amaitzea. “Dance is my Heroine” proiektuak likeak ditu hizpide, bai eta nork bere buruari porrot egiten uztea, une batez deskonektatzea eta gorputzari bizitza "erreala"ren esperientzia bizitzeko boterea bihurtzea ere. Halaber, historia egin duten hiru emakume omendu nahi ditu: Yvonne Rainer, Pina Bausch eta Deborah Hay. Umorea eta gogoeta dira nagusi diziplina anitzeko proposamen eszeniko honetan, eta dantza, testua eta bideoa konbinatzen ditu.

  • Iraupena: 60 minutu
  • Zuzendaritza, Koreografia, Interpretazioa, Dramaturgia, Argiztapena, Musika-hautaketa, Testua, Bideoa eta Jantziak: Cristina Gómez
  • Kanpo-begirada: Cris Celada / Dani Hernández
  • Laguntza teknikoa: Carlos Molina
  • Proiektuaren babesleak: AECID, Centro De Residencias Artísticas Matadero (Madril), Sala Carme Teatre (Valentzia), L'estruch Fàbrica de Creació (Bartzelona), Arropaineko Arragua (Euskadi) eta Hammana Artist House (Libano).

 

Ikusi al duzu inoiz musika entzutean dantzarik egiten ez duen haurrik? Inoiz dantzatu duzu isiltasuna? Ezagutzen al duzu zure gorputza? Noiz egin zenuen azkenekoz dantza zure aitarekin? Hauek dira “Dance is my heroine” lanean agertzen diren galderetako batzuk. Diziplina anitzeko proiektu artistiko bat da, asperduratik eta jakin-minetik sortu zena Ingalaterran, 2017ko uztailean, Cristina Gómez dantzari mantxatarrak Wonder Woman-en mozorro bat aurkitu zuenean bigarren eskuko denda batean.

Emakumezko superheroi horri lotutako iruditeria kolektiboa erabiliz, ustekabekoarekiko topaketaz elikatzen den lan bat abiatzen da, dantzariak asmatutako Fanny De Funny pertsonaiaren irudi filmatu, fotografiatu eta birtualaren arteko joko bat proposatzen duena. Internet aurreko ikus-entzunezko herri-kultura, sare sozialak, dantza garaikidea eta praktika eszeniko postmodernoak dira proiektuaren inspirazio-iturri, baina baita egunerokotasuneko egoera errealak ere.

Umorearen bidez eta emakumezko superheroiaren –eta, horrenbestez, “superemakumearen”– estereotipoa desmitifikatuz, proiektuak leihoa ireki nahi die anbiguotasunari eta absurdoari. Lan feminista da, gai hauez gain beste batzuk jorratzen dituena, hala nola: aro digitalean norberaren identitatea eraikitzea; likeak metatzeko beharra gizarte-prestigioko ondasuna balira bezala; gorputzarekiko eta ingurunearekiko deskonexioa; eta, batez ere, mugimendua eta dantza erabiltzea bizitzaren esperientzia modu ez-birtualean bizitzeko tresna gisa. Gainera, dantzaren historia idatzi zuten eta idazten duten emakumezko heroi batzuk aipatzen dira piezan; zehazki, Yvonne Rainer, Deborah Hay eta Pina Bausch-en lanera eta arau artistikoetara hurbiltzen gaitu.

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031