Dokumentuaren akzioak
Agenda

Jantzari
Noiz: 2021/03/06 18:30Non: Mañari, frontoia
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak. Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.Fitxa Teknikoa

Dantzaz: Bat
Noiz: 2021/03/06 19:00Non: Irun, Amaia KZ
Zergatik BAT? BATek hasierako puntura edo edozein ideiaren lehen fasera garamatza.Fitxa

Dokumentala: Dantzari
Noiz: 2021/03/08 19:00Non: Zeanuri
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak. Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.Fitxa Teknikoa

Jantzari
Noiz: 2021/03/09 18:30Non: Irun, Amaia Kultur Zentroa

Arrakala 2021
Noiz: 2021/03/13 10:05Non: Online
Bostgarren urtez jarraian Dantzertik Arrakala deituriko jardunaldiak antolatu ditu, horretarako eskolan urtero gai bat aukeratzen du eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditugu gurekin egotera, ikastera, dibertitzera, jolastera... Aurten TRADIZIOA genuela gaitzat hartuta, online egin behar dena... Informazio gehiago: Arrakala 2021 Hitzaldiak eta mahai ingurua jarraitzeko: Arrakala 2021 emisioa
Tradizioari traizioa? Auskalo.
Dena den, Arrakalaren irekidura sakonaren garrantzian sinisten dugunez Dantzertin, nahiago dugu jardunaldiak mantentzea.
Gure eskola pixkanaka mundura ireki nahi dugulako: zuen zain gaituzue Dantzertin.
Ohiko legez.Hitzaldia: El milagro y la magia en escena: tradición y contemporaneidad
Mahai-ingurua: Euskal dantza: tradizio garaikidea?

Euskal dantza: tradizio garaikidea?
Noiz: 2021/03/13 15:30Non: Online
Dantzertik antolatzen dituen Arrakalak Jardunaldiek onlineko mahai-inguru bat eskaintzen digute. Sortzaile profesionalen jarduera ezagutzeko xedearekin jardunaldi hauek hainbat artistaren iritziak entzuteko aukera eman ohi dute. Aurten tradizioa eta dantza aztertuko dute mahai-inguru baten bidez. Zer egiten du dantza “euskal”? Euskal dantza: tradizio garaikidea? Tradizioak milaka aurpegi erakutsi ditzake. Euskal dantza plazaren erdian kokatuta, aurpegi horietako batzuek inguruan bueltaka jarriko ditugu katadera-dantzan.

Aukeran: Biz Hitza
Noiz: 2021/03/13 19:00Non: Getxo, Muxikaberri
“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera? Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Led Silhouette : Cóncavo-convexo
Noiz: 2021/03/15 12:00Non: Donostia, Gazteszena
Cóncavo-convexo diziplina anitzeko pieza; musika, dantza eta eskultura biltzen dituen lana. Hutsari edo gabeziari buruz hausnartzen du, haren forma edozein izanik; horretarako, gorputzaren ikuspegi eskultorikoan eta gorputzak espazioarekin duen harremanean oinarritzen da. Espazioak funtzio berezi bat duela uste dugu; emozio estetikoa sortzea. Led Silhouette (Lesaka) Martxel Rodriguez-ek eta Jon López-ek sortu eta zuzendutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza-ren gisako konpainietan aritzeaz gain, 2016an, artista talde batekin hasi ziren lanean, eta hainbat jaialditan erakutsi dituzte beren lanak (besteak beste, DNA, Quincena de Dança Almada, 10 sentidos eta Festival Internazionale Nuova Danza).

Amaiur Luluaga: J-AhO! II
Noiz: 2021/03/15 13:30Non: Donostia, Tabakalera
Zuhurtzia eta eromena... muga hain da lausoa... desberdintasun txikia baina aldi berean handia... "Normala"? Zure erabakia al da "normala" izatea, ala gizarteak erabakitzen du zure ordez? Zuk, segi. Ez egin ihes, egin irribarre. Hori da bidea.

Kanpai: Lathe Biósas
Noiz: 2021/03/15 15:45Non: Donostia, Victoria Eugenia Club
Lathe biósas koreografiak bi pertsonaren arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa erreibindikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortzen du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzen duena. Bizitzaren aurreko jarrera jakin bat, aldarte bat, ikuspegi bat gogora ekartzen duen lekua sortzen du. Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buru barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak. Kanpaik, Natalia De Miguelen eta Jorge Jauregui Allueren zuzendaritzapean, irudiaren sugestio-ahalmena oinarri hartuta egiten du lan. Giza esperientziaren alderdi espirituala eta pertzepziozkoa ikertzen du, bere buruari galderak egiten dizkio, eta publikoa ere gauza bera egitera bultzatzen du.
Dokumentuaren akzioak