Noiz:
2026/03/03 10:00 ${linebreak}
2026/04/01 18:30
Non:
Miarritze, Historia Museoa
Maritzuli Konpainiak Danseurs, Kaskarotak eta Bolantak erakusketa berria aurkeztuko du martxoaren 3tik apirilaren 1era, Miarritzeko Historia Museoan.
XVI.mendetik gaurko dantzarietara, bildutako lekukotasunek dantzarien funtzioak eta gaurko dinamikak argitaratzen dituzte.
Astelehenetik ostiralera:
*Aurkezpen eguna martxoak 5ean, 18:30ean Historia Museoan.
Noiz:
2026/03/18
09:30
Non:
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Bi saio: 9:30 + 16:30
Ikuskizun honetan Burgos & New York 2024 Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako lan finalistak eta irabazleak biltzen dira.
BIO • ME, Tamara Arruti
Gure gorputzeko atomoetatik inguratzen gaituzten onddoen sare infinitura, bizitza komunitateetan biltzen da, bizirauteko eta bizikidetza kooperatibo batean aurrera egiteko.
Konfiantzan oinarrituta eraikitako hamaika zubiren bidez lotutako entitate berezien multzo bat da komunitate bat. Zubi horiei esker, osagaiak ireki daitezke, eta beraien burua esploratu, bai eta kideak esploratu ere, segurtasunaren, onginahiaren eta parte izatearen sentimendu inguratzaile batean.
Erresilientzia, ulermena eta onarpena ezinbestekoak dira. Aldaketa garrantzitsuak onartu behar dira oreka lortu eta aurrera jarraitzeko behar den zikloarekin jarraitzeko. Iritsi berria bihotzez eta laguntasunez hartzea, maitasunez eta ulermenez, maite dugun kide bati zuretik urrunago dagoen bideari ekiteko joaten utzi behar diogunean bezala.
Fitxa artistikoa:
- Musika: Song Of The Butterfly, Estas Tonne
- Dantzariak: Álvaro Múgica, Kevin Dekeyser, Sergio Apapons, Sara Eliro, Tamara Arruti
Burdens of Being, Alessio Damiani
Ni zure pisu, zu nire sorbalda. Karga astun bat sorbaldaren gainean. Horrek eragiten duen zapaltze-sentsazioaren analisi koreografikoa da, bada, Burdens of Being. Piezan, gorpuztasun bat da. Metafora hain ezagun horrek, piezan, erreferentzia dio gure kideei ezartzen diegun kargari, gure beldurrei, gainerakoekin bizitzean sortzen diren kezkei.
Noiz bihurtzen da elkarrekin egotea pertsona batentzako karga? Zein unetan errenditzen gara behin-behinean bete-betean hor egoteko bestearentzat, bestearen karga behin-behinean gure gain hatzeko beharra egonez gero?
Bi gorputz etengabe balantzaka: elkarren inguruan bueltaka dabiltza, bi planeta bezala, grabitazioa trukatzen dute, elkar erakartzen dute, beraien orbita indibidualak elkartu egiten dira eta ezin dira bereizi... Karga lotura bihurtzen da, beti hor egotea bestearentzako eta, aldi berean, bestea norberarentzat hor egongo dela uste izatea.
Fitxa artistikoa:
- Musika: Salfræoingur Deyr (Remastered) Jóhann Jóhannsson, Ef Ég Hefõi Aldrei... (Remastered) Jóhann Jóhannsson
- Dantzariak: Nicola Stasi, Alessio Damiani
Between The Walls, Ildar Tagirov
Bakartzea. Talentu-bakartzea. Talentu-bakartzea borondatezkoa edo behartua da. Talentu-bakartzea politikoa edo soziala da. Beti eraso egin izan zaio, eta beti eutsi dio. Maria Callas momenturik onenean talentu propioa bakartzearen adibiderik onena da. Ez dago azaltzerik ekintza horien arrazoia; norberak erabakitzen du bere talentua nola erabili. Pertsona batek talentua lau paretaren artean ixten duenean, barrutik deskonposatzen hasten da talentua. Maria Callasek berea itxi zuen izugarrizko arrakasta eta lorpenen ondoren.
Obsesionatuta eta edozein inguruabarri aurre egitearekin nekatuta dagoen arima bati buruzko fantasia bat da dantza hau. Apartamentutik atera gabe eman zituen bizitzako azken urteak. Argi txiki bat urrunean eta iluntasuna; hori besterik ez zegoen. Ez kendu talentua jendeari! Ez kendu bizitza jendeari!
Fitxa artistikoa:
- Musika: Casta Diva, Vincenzo Bellini
- Dantzaria: Ildar Tagirov
Noiz:
2026/03/18
11:00
Non:
Donostia, Gazteszena
Noiz:
2026/03/18
19:30
Non:
Bilbo, Arriaga Antzokia
*2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
- Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
- Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
- Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
- Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
- Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
- Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
- Maskarak: VALENTINA RAPOSO
- Irudiak: ALPHAX
- Antzezkea: LOLI ASTOREKA
- Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
- Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
- Banaketa: Bapo Bapo produkzioak
Noiz:
2026/03/18
19:30
Non:
Errenteria, Niessen Kulturgunea
Asier Zabaletaren zuzendaritzapean eta koreografiarekin, laugarren mailako ikasleek obra hau estreinatuko dute adimen artifizialak gizartean duen rolari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko. Dantza ikuskizun honetan, IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dute, eta haien askatasuna zenbateraino murrizten duen aztertuko dutu. Zeintzuk dira IAren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? Gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratzea?
Fitxa Artistikoa:
- Zuzendaritza: Asier Zabaleta
- Interpreteak: Sara Guevara Rico, Lierni Pau Duce, Paula Plano Calvo, Ibai Romero Munita, Marta Ruiz Muñoz, Vera Saez Ferrero eta Claudia Torrubia Campa.
Noiz:
2026/03/18
20:30
Non:
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Sísifos UpArte konpainiaren zirku-ikuskizun garaikide bat da. Bertan, lehen mailako hamalau akrobatak giza ahaleginen hutsalkeria esploratzen dute.
UpArte Murtziako konpainiaren obrarik handinahiena laugarrena da. Sísiforen mitoan eta Albert Camusek haren gainean egindako berrinterpretazioan inspiratuta, lanak islatzen du topatzen ditugun harresiekin, fisiko nahiz sinbolikoekin, dugun ezinbesteko talka. Izatearen zentzuaren —edo zentzugabekeriaren— metafora bat, hizkuntza nagusi modura zirku garaikidearen poesia bisuala eta teknika konplexu nahiz arriskatua dituena.
UpArte 2012an sortutako zirku-konpainia garaikide bat da. Hasieratik, nabarmendu egin da ikuskizunetan maila handiko trebetasun akrobatikoak eta ikuspegi garaikide eta estetikoa uztartzeagatik. Ibilbidean zehar, Espainiako zirku garaikidearen alorreko konpainia emergente interesgarrienetako bat izatea erdietsi du. Konpainiaren lanetan emanaldien zehaztasuna nahiz konplexutasuna nabarmentzen dira; proposamen minimalistak dituzte ezaugarri beti, hanpatutako jantzi edo dekoraturik gabe.
Fitxa artistikoa:
- Ideia artistikoa: Guimel Martín
- Irudi-dramaturgia: Concha Esteve
- Zuzendaritza tekniko akrobatikoa: Andrés Somoza
- Aktoreak: Alessio Martelli, Bárbara Vidal, Blanca Canela, Fernando Melki, Gisela Segatti, Guimelh Martín, Guillem Fluixà, Guim Fabré, Hannah Runschke, Jose Matencio, Nicolò Marzoli, Rosa Schmid, Sofía Acosta, Yifat Rosenblat
- Musika, soinu espazioa: Martin Quiñonero
- Argiztapen diseinua: Pedro Bermejo
- Argiztapen-teknikaria biran: Emilio Manzano
- Koprodukzioa, banaketa: Nacho Vilar Producciones
- Ekoizpena: UpArte Cía
Noiz:
2026/03/19
13:00
Non:
Bilbo, Deustu, San Pedro plaza
Deustuko jai batzordeak eta Bihotz Alai dantza taldeak antolatuta, andreen aurreskua dantzatuko da Deustuko San Pedro plazan. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta.
Noiz:
2026/03/19
15:00
Non:
Senpere, Larreko Kulturgunea
Olerkiaren Udaberriaren barruan, Elirale-Pantxika Telleria Konpainiak Bota kaleko ikuskizunaren lan-prozesuko emanaldi batera gonbidatzen zaitu, gaur egun sortzen ari dena. Xabi Darthyette musikariak zuzenean lagunduta, Joana Millet eta Jon Vernier interprete eta koreografoek Kataluniako eta Euskal Herriko dantza tradizionalen muinean dagoen Jauziari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, zirkulu erritmiko eta parte-hartzaile baten moduan.
- Konpainiako interprete eta koreografoak: Joana Millet Arias eta Jon Vernier, Elirale-Pantxika Telleria.
- Musika sorkuntza eta interpretazioa: Xabi Darthayette.
- Laguntza koreografikoa: Pantxika Telleria eta Víctor Pérez Armero, Europako Interreg-Poctefa LOTU proiektuaren barruan, Led Silhouette eta Hika Teatroa konpainiekin.
*Guztientzat, urririk
Noiz:
2026/03/20
17:00
Non:
Lesakako, Harriondoa Kultur Etxea
Lesakako Ernatu dantza zikloaren barruan, Elirale-Pantxika Telleria Konpainiak Bota kaleko ikuskizunaren lan-prozesuko emanaldi batera gonbidatzen zaitu, gaur egun sortzen ari dena. Xabi Darthyette musikariak zuzenean lagunduta, Joana Millet eta Jon Vernier interprete eta koreografoek Kataluniako eta Euskal Herriko dantza tradizionalen muinean dagoen Jauziari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, zirkulu erritmiko eta parte-hartzaile baten moduan.
- Konpainiako interprete eta koreografoak: Joana Millet Arias eta Jon Vernier, Elirale-Pantxika Telleria.
- Musika sorkuntza eta interpretazioa: Xabi Darthayette.
- Laguntza koreografikoa: Pantxika Telleria eta Víctor Pérez Armero, Europako Interreg-Poctefa LOTU proiektuaren barruan, Led Silhouette eta Hika Teatroa konpainiekin.
*Guztientzat, urririk
Noiz:
2026/03/20
20:00
Non:
Iruñea, Gayarre Antzokia