Dokumentuaren akzioak
Kaskarotak 2024
| Noiz | 
                            
                            
                                2024/02/11
                                 10:00  | 
                    
|---|---|
| Non | Beskoitze, Uztaritze, Donibane Lohizune, Kanbo | 
| Hitzordua egutegira gehitu | 
                            
                                 | 
                    
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertu izan da.
Kaskarotak 2024
Urtarrilak 6 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)
 
Urtarrilak 7 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu)
 
Urtarrilak 13 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)
 
Urtarrilak 14 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)
 
Urtarrilak 20 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
 
Urtarrilak 21 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
 
Urtarrilak 27 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
 - Itsasuko kaskarotak - Ataize.
 - Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)
 
Urtarrilak 28 igandea
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
 - Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
 
Otsailak 3 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
 - Itsasuko kaskarotak - Ataize.
 - Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Harriaga, Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
 
Otsailak 4 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
 
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
 
Otsailak 10 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.
 
Otsailak 11 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze
 - Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak.
 - Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
 - Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.
 
Otsailak 18 igandea
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
 
Otsailak 24 larunbata
- Biriatuko kaskarotak.
 
Dokumentuaren akzioak
    
  
            
 
